Albistea

  • Cade-k azalpenak eman ditu Baionako portuko ijezkailuen inguruan, ingurunean eragin ditzakeen kalteak nabarmenduz

    2016-01-17

    altzairu industriaIturria: Cade. Itzulpena : Eguzki. 2016ko urtarrilaren 8an argitaratuta.

    Baionako portua: Altzairugintzako enpresa den  Celsaren ijezkailuek kezka eragin dute.

    Baionako portuan altzairugintzaren instalazioak ezartzeko asmoa dago, altzairua ijezteko funtzioa izango dutenak. Honen guztiaren atzean Celsa enpresa dago.

    Baionako hautetsien zalantzen aurrean, herritarrek eta ingurumeneko elkarteek proiektuak ingurumenean eta osasunean izan ditzakeen eraginez ohartarazi dute.

    Isurpen kutsakorrak eta maila freatikoan kaltea:

    Ingurumenaren aldeko kolektiboak (Cade) zalantza handiak erakutsi ditu Baionako portuko proiektuaren inguruan. Proiektu horrek, Celsa altzairu enpresaren bi ijezkailu aurreikusten ditu. Proiektu hau aurrera eramaten bada, Tarbes eskualdean enpresak altzairua ekoizteko ahalmena handituko du.

     50 milioi euroko aurrekontua

    Altzairu industriak 50 milioi euro inbertitzea aurreikusten ditu 30.000 m2 behar dituen azpiegitura batean. Altzairuaren urteko ekoizpena 700.000 tonatik 1,2 milioi tonara igo daiteke. Gainera, Celsa enpresak 300 lanpostu sortzea espero du.

     Airearen kutsadura

    2019rako, portuko enpresaren karbono dioxidoaren isurpenak %280 handitu daitezke txosten tekniko batek dioenez.

    Era berean, nitrogeno oxidoaren hondakinak izugarri handituko dira. Horretaz gain, Cade-k nabarmendu du sufre dioxidoaren isurpena, troposferan ozonoaren sorrera sustatzen duena.

    Lur azpiko uren erauzketa

    Lur azpiko urekin gerta daitekeenak ere kezka eragin du. Altzairu industriak ura erauziko luke maila freatikotik. Cade-k dio egungo jardueran orduko 145 m3 ur erauzteak ingurunean sarraskia eragiten duela. Instalazio berriarekin, berriz, lur azpiko biltegietatik erauzitako ur kopurua orduko 205 m3 izatera igaro daiteke.

    Kamioien Joan etorria

    Datu hauei erantsi behar zaie kamioiek errepidean izango duten ugalketa: orduko 7 kamioi izatetik, orduko 10 kamioi izatera.

    Honek guztiak Cade elkartea proiektuaren aurka kokatzera darama.