Larunbatean, Eibarren, erantzukizunak eskatzeko manifestazio nazionala antolatu du Zaldibar Argituk

zaldibar_U4Zaldibar argitu! plataformaren ekimenez, manifestazio nazionala egingo da larunbatean, uztailak 4, Eibarren, 17:00etan Untzaga plazatik abiatuta.

Helburua da Zaldibarko hondamendiagatik erantzukizunak eskatzea. Izan ere, zabortegia bertan behera erori zenetik ia bost hilabete pasatu diren arren, antolatzaileek salatzen dute hasierako puntu berean jarraitzen dugula, alegia, inork ez du dimisiorik eman, inork ez du erantzunkizunik beregain hartu eta Alberto Sololuzek eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen dute.

Esan gabe doa Eguzkik espresuki animatzen zaituela manifestazioan parte hartzera.

Manifestazioaren deialdia zabaltzeko prentsurreko jendetsua egin zuten joan den astean Elgetan.

Manifestazioaren deialdia zabaltzeko prentsurreko jendetsua egin zuten joan den astean Elgetan.