AHTren lanak gelditzearizi ditu Mugituk! Nafarroan
2020-08-27
Partekatu - Compartelo
Mugitu! Mugimenduko kideek ekintza deigarri bat tarteko, Nafarroako abiadura handiko trenaren lanak gelditzea lortu zuen.
Hona hemen ekintzaren xehetasunak eta berau aurrera eramateko arrazoiak azaltzeko plazaratu duten agiria.
AHTAREN OBRAK “ITXI” DITUZTE NAFARROAN
EKINTZAREN KRONIKA:
Gaur goizean, Mugitu Mugimenduko kideek! AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundearen organo exekutiboaren papera irudikatuz, Villafranca-Peralta azpitartean AHTaren obrak “itxi” dituzte, OHL enpresa eta bere azpikontraten makinak zein azpiegiturak zigilatuz, erakunde horrek duela egun gutxi argitaratutako azterlana aplikatuz. Azterlan horretan, gobernu zentralari gomendatzen zaio AHTaren eraikuntzaren jarraipena birplanteatzea egiteke dauden lineetan.
Horretarako, ekintzaileak Martzillako lurretan Aragoi ibaiaren ibar-ibarren gainetik dagoen km batetik gorako bidezubiaren obra-eremuan agertu dira. Azpimarratu behar da interes ekologiko handiko lekua denez, legez babestuta dagoela. Obrak ixteko eta zigilatzeko agindua eman diote obren buruari. Ondoren, zubiaren euskarriak ainguratzeko lanak egiten ari diren zulagailuak zein bestelako makineria eta kamioiak zigilatu dituzte. Kamioien zirkulazioa ere geldiarazi ondoren zigilatu dituzte. Paneletan, seinaleetan, makinerian eta bestelako azpiegituretan itsasgarriak jarri dituzte, lanen itxiera adierazteko.
Ekintza hamaiketan hasi eta hogei bat minutu igaro ostean, handik alde egin dute, inolako istilurik izan gabe.