Albistea

  • “Surflarion 15 arrazoiak” aurkeztu dituzte Gipuzkoako hondartza guztietako hainbat surflari erreferentek “Olatu artifizialik ez Donostian!” aldarrikatzeko

    2021-05-05
    Partekatu - Compartelo

    15arrazoi_eusDonostian olatu artifizialen instalazio bat eraikitzearen aurka dauden hainbat surflari gipuzkoarrek 15 argudio hauek aurkeztu dituzte, ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboak ematen dituenak osatzeko:

    razones_y_adhesiones_arrazoiak_eta_babesa_eu-es-1.pdf (wordpress.com)

    ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboko partaide dira Surfrider Foundation Europe, Eguzki, Fridays for Future, Haritzalde, Parkea Bizirik, Itsas Enara eta Bizilagunekin. Gainera, erakunde hauen babesa ere badu: Greenpeace, Surf & Nature Alliance eta SEO-Birdlife.

    Proiektua bertan behera uzteko eskaera egiten dute, eta helburu hori lortzeko mobilizazioekin hasiko direla iragartzen dute, Gipuzkoako surflarien komunitateari, bai oro har gipuzkoarrei, eta bai bereziki donostiarrei, proiektuaren inplikazio eta ondorio negatiboen berri emateko.

    Sinatzaileek 15 argudio sendo aurkeztu dituzte Antondegin olatu artifizialen instalazio bat eraikitzearen aurka, eta argitu dute ez dela beharrezkoa arrazoi horiekin guztiekin bat etortzea proiektuaren aurka egoteko. Are gehiago, surflari askok adierazi dutenez, haietako hiru edo lau argudio nahikoak izan zaizkie askori protestarekin bat egiteko.

    Pegatina_author_AntondegiBerdeaArgudio horiek irakurri eta aintzat hartzeko eskatu nahi diete Eneko Goia alkateari, udal-talde politikoetako ordezkari guztiei, bai eta alderdi horietako Gipuzkoako zuzendari eta militante guztiei ere, ziur baitaude arrazoiz eta zentzu osoz ari direla, eta Antondegin olatu artifizialak jartzeak ondorio negatibo ugari izango lituzkeela bai surflarientzat, bai ingurumenarentzat eta bai herritar guztientzat.

    Argumentario hau argitaratuta, surflari sinatzaileek eta ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN taldeak informazio-kanpaina hasiko dute, hainbat komunikazio kanal eta euskarriren bidez. Irekita daude proiektuari buruzko edozein eztabaida publiko egiteko Donostiako udal-ordezkariekin edo olatu artifizialak eraikitzeko interesa duen enpresarekin berarekin. Eta, halaber, aurreratu dute laster proiektu horren aurkako sinadura bilketa hasiko dutela ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboarekin batera. Sinadura bilketa surflariei eta herritarrei zuzenduko zaie, joan den abenduan Donibane Lohizunen egin zuten bezala, bertan antzeko proiektu bat geldiaraztea lortu zuten arte.

    logoak_eus


    Partekatu - Compartelo