Jaizkibelgo Mitxintxola gainan, erainkuntza bat topatu dugu egun hauetan. Eguzki talde ekologistak eraikuntza baimenik gabe egina dagoela susmo osoa du, eta, horrela bada, gunea ahalik eta azkarren leheneratzeko eskatu dio Aldundiari eta Pasaiako Udalari, baita erantzunkizunak argitzeko behar den espedientea irekitzeko ere.
Azpimarratu nahi dugu gertaera hau 2013. urtean Natura 2000 Sarea izendatu zen Jaizkibelgo mendian izan dela. Horrelako ekimenek gune honetako babes neurrien eta kontserbazio helburuen aurka zuzenean jotzen dute, eta Administrazioek hori ekiditeko jarrera zorrotza erakutsi behar dute, ikuskapenak eta zaintza indartuz. Zoritxarrez horrelakoak nahi baino gehiagotan errepikatzen dira.