Aralarko gasbidea, proiektu eta ingurumen inpaktuaren laburpena
2022-12-12
Partekatu - Compartelo
Orain dela gutxi Auzitegi Gorenak “onura publikoko aitorpena” berretsi zion Nedgia Navarra SA enpresak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz aurkeztutako proiektuari, zeinetan Aralarko Mendizerra Etxeberritik Lekunberriraino zeharkatuko duen gasbide baten eraikuntza aurkezten den, Lekunberriko Albiasualde industria poligonoraino gas naturala eramateko helburuarekin. Auzitegiaren epaiaren ondoren, eraikuntza lanak edozein momentutan has litezke. Sustrai Erakuntzaren iritziz, proiektu megalomanoa eta garaiz kanpokoa izateaz gain, aurrera eginez gero Aralarko Kontserbazio Bereziko Eremuko zein inguruetako ekosisteman kalte handiak egingo ditu. Horri buruzko txosten bat prestatu du. Hona hemen: