Azken asteotan jakin dugu Sakanako eta Goierriko hainbat herritan prospekzio eta zundaketa geoteknikoak egiten saiatu direla, bai lur publikoetan, bai partikularrenetan. Bere asmoa 27 eta 209 metro arteko sakonera duten laginak lortzea da, Abiadura Handiko Tren antisoziala eta antiekologikoa eraiki ahal izateko.
Orain arte jasotako datuen arabera, zundaketa horiek modu irregularrean egiten saiatzen ari dira, legezko bermerik gabe, batzuetan kaltetuak informatu gabe eta bidezko administrazio-prozedurak bete gabe.
Onartezinezko praktika horien aurrean, beharrezkoa da erne egotea. Horregatik, enpresaren batek zundaketa horiek egiteko asmoaren berri baduzu, edo zure baimenik gabe makinak sartu nahi dituztela, hau proposatzen dizuegu:
1/Zure herriko Udalarekin harremanetan jarri jarduera irregular hauen aurrean aholkularitza jasotzeko.