Turistifikazioaren aurkako manifestazioa, igandean, Donostian
2024-10-24
Partekatu - Compartelo
Berogeita hamar talde baino gehiagok bat egin dugu desazkunde turistikoa eskatzeko igandean, BiziLagunEkinek deituta, Donostian egingo den manifestazioarekin.
Manifestazioak biribilduko du Turistifikazioaren Aurkako Urria deitutako ekimena. Izan ere, gehiehizko turistifikazioaren gaineko gogoeta sustatzeko hainbat ekintza egin dira, gaiari umoretik, eztabaidatik edo aldarrikapenetik helgu diotenak.