Albistea

  • Txingudin, Plaiaundiko parkean, bisita gidatu eta erreibindikatiboa antolatu du Eguzkik Hezeguneen Munduko Egunean

    2025-01-29
    Partekatu - Compartelo

    Igandean, otsailak 2, Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak Txingudiko hezegunean dagoen Plaiaundiko parkean zehar ibilaldi gidatu bat antolatu du. Hitzordua 11:00etan izango da, Plaiaundiko parkeko sarrerako Ekoetxean.

    Ba al zenekien parkeak barruko bi aintzira, marearteko hondartza bat eta ur gezako bi aintzira dituela? Horietako bat San Lorentzokoa da. Aintzira hori handitzea “premiazko lehentasunetako” bat izan zen Eusko Jaurlaritzak 2014an Txingudiri buruz egin zuen diagnostikoan. Proiektua, funtsean, aintzira handitzea da gaur egun baratzez okupatuta dagoen eremu baten kontura, Irun eta Hondarribia bitarteko mugan. Hala ere, hainbat arrazoi direla medio, 10 urte geroago, oraindik ez zaio ekin. Horri buruzko informazio xeheagoa aurkituko duzu honako esteka honetan:

    https://eguzki.org/2024/12/26/2024a-ere-bukatuko-da-txingudiko-san-lorentzo-urmaela-handitzeko-lanen-arrastorik-gabe/

    Igandeko helburua elkarrekin ibilaldi erraz bat egitea, aditu baten azalpenak entzutea eta paisaiaz gozatzea da. Lagunekin, familian edo bakarrik etor zaitezke. Ingurumenarekiko errespetua sustatzea eta San Lorentzo aintzira handitzearen garrantzia ezagutzera ematea gustatuko litzaiguke.

    Mesedez, lagun iezaguzu zure kontaktuen eta ezagunen artean deialdia zabaltzen.


    Partekatu - Compartelo