Aroztegiko auzipetuen aldeko manifestazioa, larunbatean Iruñean: kriminalizaziorik ez!
2025-01-30
Partekatu - Compartelo
Ehun talde baino gehiagok bat egin dute Aroztegiko auzipetuen alde larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Hitzordu garrantzitsua, ezbairik gabe, akusazioak ez baitu beraientzat alferrik eskatzen 20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigorra. Izan ere, talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze- eta bortxa-delitu larriak leporatzen dizkie.
Zer egin zuten, ba? Baztango Aroztegia parajean proiektu urbanistikoa eraiki nahi zutenek lanei legez kanpo ekin zietenean, auzipetuak hondeamakinen aurrean paratu ziren. Hori ez delitu!
228 etxebitzitza familia bakarrekok, golf-zelai batek eta luxuzko hotel batek osatzen dute Aroztegia proiektua.