Albistea

  • Eskerrik asko Hezeguneen Nazioarteko Eguna Eguzkirekin batera ospatzera Txingudira etorri zareten guztiei

    2025-02-02
    Partekatu - Compartelo

    Eskerrik asko gaur, otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Txingudiko Parkeko San Lorentzo aintzirarekin gertatzen ari dena salatzeko Eguzki talde ekologistarekin elkartu zareten guztioi.

    Plaiaundin ibilaldi gidatu bat egin dugu. Bertan, biodibertsitatearen garrantziaz hitz egiteaz gain, Natura 2000 Sarearen parte den parke paregabe hau kontserbatzeko administrazioen utzikeria salatu nahi izan dugu. Esaterako, San Lorentzoko aintzira handitzea “premiazko lehentasunetako” bat izan zen Eusko Jaurlaritzak 2014an Txingudiri buruz egin zuen diagnostikoan. Hala ere, hainbat arrazoi direla medio, proiektua geldirik dago, administrazio batetik bestera pasaz. Funtsean, egin behar den gauza bakarra  ondoko eremu baten kontura aintzira handitzea da. Baina 10 urte geroago, oraindik ez zaio ekin. Pentsatzen dugu atzetik beste helburu batzuk dituztela, zeren egin diren proiektuek ez baitute ingurumen-arriskuen ebaluaziorik, eta kasu hauetan legeak eskatzen du ebaluazio hori derrigorrez egitea. San Lorentzori buruzko info gehiago:

    https://eguzki.org/2024/12/26/2024a-ere-bukatuko-da-txingudiko-san-lorentzo-urmaela-handitzeko-lanen-arrastorik-gabe/

    Tarteka, gaurkoa bezalako irteerak antolatzen ditugu Eguzkin. Helburua elkarrekin ibilaldi bat egitea, aditu baten azalpenak entzutea eta paisaiaz gozatzea da. Lagunekin, familian edo bakarrik etor zaitezke. Ingurumenarekiko errespetua sustatzea eta gure inguruan dauden Natura 2000 sareko gune paregabeak ezagutzera ematea da helburua. Edozein zalantza izanez gero, edo hurrengo irteeretan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: eguzkinatura2000@gmail.com

     


    Partekatu - Compartelo