Lemoizko itsaslabarrak eta zentralaren inguruko lursailak babesteko proposamena berretsi du Etzandarri Mendi Taldeak
2025-04-04
Partekatu - Compartelo
Etzandarri Mendi Taldeak, “instituzioen eta alderdi politikoen jarduerarik ezaren eta nagikerien aurrean”, Lemoizko itsaslabarrak eta, oro har, zentral nuklearraren inguruko lursailak babesteko landu duen proposamena eguneratu eta berriz zabaltzeko momentua iritsi dela erabaki du. Izan ere, “naturgune aparta hori berrezkuratzea premiazkoa da eta ekiteko ordua da”, diote.
Orain dela bost bat urte aurkeztu zuten, baita Eusko Legebiltzarrean ere, baina ez diete kasu handirik egin, bistan denez. Oraingoan, Jaurlaritzaren Irekia parte hartzeko plataforman ere inkesta bat plazaratu dute, alde edo kontra bozkatzeko aukera ematen duena:
Zentralaren inguruan aurki daitezkeen parajetako bi. ARGAZKIAK: ETZANDARRI
Bizkaiko Hitza-k oso tarte zabala eskaini dio gaur Lemoizko zentralaren etorkizunaren inguruko kezkari. Bi dira tarte horren osagai nagusiak: Etxandarriren proposamena, batetik, eta Carmen Abad Ibáñez de Mataucok Bilboko Arkitekto Elkargoan paratu duen erakusketa, bestetik. Hona hemen bati zein besteari buruz Bizkaiko Hitza-k plazaratutakoa: