Donostiako Udalak taberna eta jatetxeetako terrazetan berogailuak debekatu nahi ditu… 15 urte beranduago!
2025-04-14
Partekatu - Compartelo
Udal gobernuak ostalaritzako terrazen gaineko ordenantza-proiektu berri bat onartu du. Proiektu horrek aurreikusi dituen berrikuntzetako bat da aire zabaleko terrazetan berogailuak debekatzea, gas bidezkoak zein elektrikoak izan. Alkateak esan duenez, erabakia hartu dute kutsadura eta, oro har, ingurumen-arrazoiak kontuan izanik. 15 urte pasatu dira Eguzkik debeku hori eskatu eta Udalak “aztertzen ari zela” erantzun zuenetik. Horrelako oinarrizko erabaki bat hartzeko 15 urte behar izan dituztela kontuan izanik, trantsizio energetikoak milaka urte iraun dezake.
Dena dela, adi:
– Ordenantza ez dago behin betiko onartuta. Oraindik proiektu bat baino ez da. Izan ere, aurkeztu eta berehala zuzendu egin dute: ordutegietan iragarritako murrizketak terraza gutxi batzuetan bakarrik ezarriko dira, ez guztietan. Beraz, proiektua behin betiko ordenantza bihurtu bitartean, ezin da baztertu berogailuen debekuan ere atzerapausoak egotea.
– Ordenantza onartu ondoren ere, berogailuak izaten jarraituko duten terrazak egongo dira, urte batzuetan, behintzat, baimenak lehenagokoak direlako.
Tira, hona hemen gure hemerotekatik berreskuratu dugun testu bat. Gure ustez, merezi du. 2020koa da, baina 2011ean egin genuen debeku-proposamen haren berri ematen du, alegia, Udalak “aztertzen ari zela” esan zuen proposamen haren berri: