Albistea

  • BizilagunEKIN plataformak Donostiaren turistifikazioaren aurka deitu duen manifestazioarekin bat egin du Eguzkik

    2025-06-09
    Partekatu - Compartelo

    BizilagunEKINek, desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformak, manifestazioa deitu du datorren igandean, hilak 15,, eguerdiko 12etan, Kontxako erlojuetatik irtenda. “Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu!” lema izango du martxak, eta hiriaren erdialdeko eta parte Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu.

    Ziento erdi bat taldek, tartean Eguzkik, bat egin dugu deialdiarekin. Hona hemen sinatu dugun manifestua:

    Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu! – BiziLagunEkin

    Europa Hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden SET sareak egindako deialdiari erantzuten dio Donostiako manifestazioak. Hainbat hiri eta lurraldetan turistifikazioaren aurka eta desazkunde turistikoaren alde mobilizazioak eta aldarrikapen ekintzak egingo dira egun berean.


    Partekatu - Compartelo