Eguzki muestra solidaridad con 10 activistas de Greenpeace
2009-11-02
Partekatu - Compartelo
Eguzkik Ibedrolari eskatu dio bere ikatzeko zentral termikoa ixtea
Oarsoaldeko EGUZKI Taldeak bere atxikimendua adierazi nahi die epaituko dituzten Greenpeaceri eta bere 10 ekintzaileri. Horretan, eskertzekoa da nazioarteko erakunde ekologista hau Pasaiako ikatzezko zentral termikoa ixteko egiten ari den ahalegina, energia berriztagarrien garapena bultzatzen duen aldi berean.
Egin duten lege-hauste bakarra izan da klima aldaketa geldiaraztea eta populazioaren osasunaren aurka dihoaztenak era eraginkor batetan salatzea.
Izan ere, Gipuzkoako fiskaltzak Greenpeaceri leporatzen badio jabetza pribatuan baimenik gabe sartzea, akusazio bera luzatu beharko dio Iberdrolari. Larriago oraindik. Duela zenbait hamarkadetatik hona Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko atmosferan eta populazioaren biriketan miloika tona pozoi sartu ditu dagoeneko gure baimenik gabe: partikulak, nitrogeno, sufre, CO2 eta beste konposatu kimikoak.
EGUZKIk berriro eskatu dio Iberdrolari ikatz edo gas natural gehiago ez erretzeko Oarsoaldean, ez lurrean ez itsas aldean, ezin baita ahaztu Euskal Herrian Pasaiako zentral termikoa CO2 gehien sortzen duen lantegia eta jarduera dela. Era berean, Jaizkibelgo ustezko superportu eta industrialdean klima aldaketa eragiten duten jarduera kutsakorrak eraman nahi dituzte Iberdrolak eta Miguel Buenek: CO2 eta metanoren isurketak eragiten dituzten gas naturala eta ikatz-zentralak, petrolio-berfindegiak, desgasifikazio-lantegiak, etb.
Gure ustetan energia sortzeko metodo zikin hauek klima aldaketarekin harreman zuzena dute, erantzuleak enpresa energetikoak izanik.