Conoce y defiende los espacios naturales de Barakaldo
2011-10-17
Partekatu - Compartelo
Barakaldoko Gazte Independentistak, Gazte Asanblada eta Eguzkiren eskutik Eretzara mendi ibilaldia eta hango aterpean gau pasa goxatzeko aukera izango dugu.
Irteera larunbata 22an goizeko 09:00etan Gurutzetako metro sarreratik. Ibilaldian zehar azalpen eta eztabaidak egingo ditugu; bidean ikusiko ditugun proiektu txikitzaileak, espekulazioa, ama lurraren defentsa, gune naturalak…
Eretzako ingurunean ekimenak gauzatuko ditugu: tailerrak eta jolasak , tiragoma txapelketa, musika tresna trukaketa, sukaldaritza eta patxaran tailerra …. ala zure kabuz ibili, baina beti gustura egoten. Eta gero gauean: kondaira zaharrak suaren inguruan, akelarrea..
Igandea 23an 10:30ean altxatuko gara 11:00etan igotzen hasteko eta 12:00etan Eretzako tontorrean egoteko.
Animatzen bazara eta etorri nahi baduzu honako leku hauetan eman dezakezu izena: El Kasal eta Mellid tabernetan edo ta eguzkibarakaldo@gmail.com helbidean.
Aukera paregabea Barakaldoko jendeak naturaz gozatzeko. Anima zaitez eta etorri.
AMA LURRA BABESTEN HERRIA ERAIKITZEN
ERREKATXO, ARGALARIO, SASIBURU, GOROSTIZA ERRESERBA NATURALA !!