Abeltzantza -Artzantza
-
Energia-krisiaren garaian ez da xahutu behar Gabonetan
2024-11-28Gabonetako datetara hurbiltzen ari gara, eta, horrekin batera, gure plazak eta kaleak apaintzen. Jende askorentzat hain bereziak diren jaiak ospatzera gonbidatzen duen errituala. Erosketak egitera animatzeko estrategia komertziala ere bai.
Bi gauza horiek, gustatu ala ez, oso finkatuta daude. Beraz, errespetatu egiten ditugu, eta legitimoak iruditzen zaizkigu, betiere moderazioz egiten badira. Ez egun hauetan ikusten dugun axolagabekeriarekin. -
A ze gurutzea!
2024-11-27Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJren, PSEren eta PPren aldeko botoekin, joan den ostiralean erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea “azter ditzala gure mendietako gailurretako gurutzeen osotasun materiala eta esanahia babesteko aukerak”. Adi: ez gurutze hau, hori edo hura babesteko aukerak, “gurutzeak” baizik. Gurutzeak babestu? Eta mendiak? Izan ere, hamaika dira gure mendietako biodibertsitate, paisaia eta, oro har, ondarea mehatxatzen dituzten proiektuak. Gauzak horrela, Batzar Nagusiak zerbait babesteko eskatzen hasiko dira eta… gurutzeak? Gure ustez garbi dago tontorretan dauden elementu ez-naturalak soildu egin behar direla.
-
Ataungo Udalak Agauntza erreka zaborretatik babesteko saretak jarri izana txalotu du Eguzkik
2024-11-27Ataungo Udalak, Eguzki Talde Ekologistarekin lankidetzan, joan den urriaren amaieran amaitutzat eman zuen Agauntza errekaren ondoko baranden sareta (xafla galbanizatu zulatuak) jartzeko instalazioa. Guztira, 200 metro jarri dira San Martin auzoan, errekastoan gora, egunero ikusten ditugun hondakinak, hala nola tabako-paketeen plastikoak, zigarrokinak,freskagarrien poteak etab., gehienetan inolako lotsarik gabe lurrera botatakoak, haizeak errekaren ibilgura eraman ez ditzan. Ingurumen zinegotzi Ion Fontenlak esan duenez, sareta horiek 2025. eta 2026. urteetan herriko baranda guztietan instalatuta egotea espero dute.
-
Otsoa eta abeltzaintza bateragarriak egiteko neurriak eskatzen ditu Eguzkik
2024-11-26Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri du Otsoaren Kudeaketa Plana. Plan honen helburua da otsoaren gaineko mehatxuak ezabatzea, haren biziraupena ziurtatzea, populazioen berreskurapena eta kontserbazioa sustatzea, eta haren habitatak babestea eta mantentzea. Hori guztia, eta Europako Batzordearen xedapenei jarraiki, kontserbazio-egoera ona lortzeko eta otsoa abeltzaintza estentsiboarekin eta landa-ingurunean garatutako beste jarduera batzuekin bateragarria izateko. Eguzkiren ustez, Kudeaketa Plana eta haren neurriak, oro har, abeltzaintza-sektorerako soilik diseinatutako plan gisa taxutzen dira, eta ez Babes Araubideko Basaespezieen Zerrendan jasotako espezie mehatxatu bat kudeatzeko. Beraz, eta tamalez, desoreka nabarmena dago Kudeaketa Planaren xedearen eta proposatutako neurrien artean.
-
Angula-arrantzari buruzko helegiteak atzera bota eta biodibertsitatearen aurkako eraso berri bat burutu du Jaurlaritzak
2024-11-212024-2025eko denboraldian angula-arrantzaren hainbat alderdi –tartean lizentzia-banaketa– arautzen dituen ebazpenaren aurka Mutriku Natur Taldeak eta Eguzkik jarritako helegiteak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak. Espero genuen arren, erabaki larria da, horrek esan nahi baitu hemendik egun batzuetara berriz ere angulak arrantzatu ahal izango direla Bizkaiko eta Gipuzkoako errioetan. Eta ez da begi-bistatik galdu behar espeziea, adituen esanetan, “segurtasun-muga biologikoetatik kanpo” dagoela, “egoera kritikoan”.
-
Saretxo metalikoak Andoaingo bi zubietan, “Itsasoa hemen hasten delako” kanpainak bultzadapean
2024-11-20Itsasoan edota ibaietan iristen diren hondakin kopuru izugarriaren aurrean, hauek babesteko asmoz, Andoaingo Udala saretxoak jartzen hasi da, Eguzkik egindako eskaera eta aldarrikapen kanpainaren ostean. Udalak ekimenari jarraipena emateko asmoa duela baieztatu du.
-
Ehiza xehearen segurtasun-neurriek ez dute segurtasuna bermatzen
2024-11-182011n, martxoaren 17ko Ehizaren 2/2011 Legea argitaratu zen EHAAn, EAEko ehiza-jarduera arautzeko. Besteak beste, segurtasun-eremuei buruzko alderdia arautzen du, eta honela egiten du:
-
Zabor-tasa bi urtetan %30 eta %50 garestitu du Lasarte-Oriako Udalak: komeni zaion neurrian bakarrik betetzen du Hondakin Legea
2024-11-12Lasarte-Oriako zabor-tasa aurten %30 igo da eta datorren urtean %50 igoko da. Biak ala biak igoera galantak, eta biak batuta, are gehiago, noski. Igoerak Hondakin Legeak behartuta daude, bai, udal-gobernuak Hondakin Legea betetzea erabaki du tasaren igoera handiari dagokionez, baina ez sortutako hondakinen araberako ordainketari dagokionez, ezta hobarien urrats “oinarrizkenaren” bidez ere.
-
Lea-Artibai Amankomunazgoak hondakinen gaikako bilketa hobetzeko iragarritako neurriak ondo baloratu ditu Eguzkik, oso atzerapen handiarekin datozen arren
2024-10-31Gaur egun Lea-Artibain hiri-hondakinak kudeatzen duen enpresarekiko kontratua amaitzearekin batera, Amankomunazgoak iragarri du udalerriek gaikako bilketa hobetzeko pausoak emango dituztela. Egia esan, eskualdeko udalerrietan ingurumenarekiko kontzientzia-maila, oro har, ona dela esan daiteke, baina orain alor honetan pausoak ematera badoaz ez da kontzientzia-maila ona dutelako, Legeak hala agintzeko duelako baizik. Zehatz-mehatz, Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lur kutsatuen gaineko 7/2022 Legeak, apirilaren 8koak, Europar Batasunaren 2018/851 Zuzentarauaren helburuak bere egiten dituelako. Bestela esanda, udalerriek Bruselatik datorren agindu bat bete egin behar dute.
-
55 urte geroago, isurketek ez dute etenik
2024-10-30“Erandioko gertakarien” 55. Urteurrenean ( arnastezina zen aire oso kutsatuak eragindako protestaldiak, non balaz hildako bi eta zenbait zauritu izan ziren), egun gauzak ezberdinak diren arren ( ekoiztek erak, arauak, administrazioaren papera…) badira egun ere Asuako arroan osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituzten lantegi oso kutsakorrak ere. Kontrolez kanpo dauden isurketei aurre egiteko elkarlanerako akordio lortu dugu Erandioko Auzotarrok ERANDIO BIZIRIK eta Eguzki Talde Ekologistak.
-
Gipuzkoako Aldundia, azkenik, Marrutxipiko pantaila akustikoak egokitzen hasi da, hegaztiek talka egin ez dezaten
2024-10-22Aldundia egokitzen hasi da, azkenik, Marrutxipiko lotune berrian zarata apaltzeko ezarri dituen pantailak, hegaztiek pantaila horiek oztopo bat direla garbi ikus dezaten eta, ondorioz, talka egin ez dezaten. Abuztuaren hasieran hasi ziren pantailak jartzen, eta naturzaleen artean berehala piztu zuten kezka, gehienbat sareetan islatu zena. Izan ere, pantailak, gaur arte, erabat gardenak izan dira, eta kristal gardenak zein ingurua ispilu baten moduan islatzen dutenak hegaztientzako tranpa hilgarriak dira. Ez da inolaz ere arazo anekdotikoa, biodibertsitate-arazo larria baizik,
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak jarraitzen du ingurumen-delituei buruzko informazioa filtratzen Fiskaltzari bidali aurretik, eta honek ez du ezer ere egiten, praktika hori legezkoa ez zela esan zuen arren
2024-10-14Joan den astean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaida “zahar” baten atal berri bat ikusi ahal izan genuen: Aldundiko basozainek, agintaritzako agente diren neurrian, ingurumen-delituen zantzuak atzematen dituztean, horien berri zuzen-zuzenean Fiskaltzari bidaltzeko ahalmena ez ezik betebeharra ere badute? Edo, lehendabizi, agintaritzako agente ez den zerbitzuburuari bidali behar diote honek erabaki dezan? Bestela esanda, Fiskaltzak informazioa filtratuta edo filtratu gabe jaso behar du?
-
JAURLARITZA, NATURA LEHENERATU ORAIN
2024-10-10Biodibertsitatearen egoera larria dela eta, mundu mailan zein EBn onartutako (oinarrizko) adostasuna kontuan hartuta, dokumentu honen bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu ekin diezaiola berehalakoan biodibertsitatearen aldeko neurriak hartzeari, biodibertsitatea hobetzeko eta nazioarteko ebazpenak betetzeko.
Ekimen hau sustatu duten 5 taldeen artean egindako dokumentua da, eta dozenaka elkarte/erakunde ekologistak, ingurumenekoak eta nekazaritza/basogintza mundukoak batu zaizkio. -
Jaurlaritza, natura leheneratu orain!
2024-10-10Europar Batasuneko Ingurumen Ministroen Kontseiluak NATURA LEHENERATZEKO LEGEA onartu zuen 2024ko abuztuaren 18an non, besteak beste, esaten den EBko lehorreko eta itsasoko eremuen % 20 leheneratu behar dela gutxienez 2030erako, eta degradatutako ekosistema guztiak 2050erako. Azken hilabeteotan, hainbat talde ekologista eta naturzalek Legea aztertu dugu eta, horren ondorioz, dokumentu bat sortu dugu honako izenburu honekin: JAURLARITZA, NATURA LEHENERATU ORAIN. Atzo aurkeztu genuen Donostian, hanbait talderen ordezkarik parte hartu zuten ekitaldi batean.
-
Guggenheim Udaibai STOP!, Barakaldon ere bai
2024-10-07Ostiralean, hilak 11, Urdaibaiko Guggenheim proiektua zertan den ezagutzeko aukera bikaina, zuzen-zuzenean Guggenheim Udaibai STOP! plataformaren kideen ahotik, gainera. Begi-bistatik galdu gabe urriaren 19an proiektu honen aurkako manifa deituta dagoela Gernikan. Itxura guztien arabera, mobilizazio gogoangarria izango da.