antinuklearra
-
Lemoiz, herri-garaipenetik 40 urte
2024-05-22Zentral nuklearrik gabeko kostaldearen aldeko borrokaren garaipena ospatzeko, asteburu osoko egitaraua antolatu du Enaden Begiak elkarteak. Kartelean, “40. urteurrena herri garaipenetik” irakur daiteke. Izan ere, 1984ko ekainean onartu zuen Espainiako Gobernuak moratoria edo luzamendu nuklearra. Hasieran moratoria zenak, denboraren poderioz, hainbat zentral behin betiko baztertzera eraman zuen, tartean Lemoizkoa. Hain justu, Lemoizkoa izan zen Euskal Herrian Deban, Ea/Ispaster eta Tuteran proiektatuetatik aurrera egin zuen bakarra.
-
Lemoiz gaur, Gladysen omenaldiaren atarian
2023-06-02Kuadrilla polita bildu gara bart Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Roge Blascok Lemoizi buruz egin dituen film dokumental laburrak ikusteko. Albiste honetan, bart arratseko grabazioa oso-osorik, filmak barne. Gogoan izan bihar 12etan Gladysdel Estal omenduko dugula Gladys Enean.
-
Juan Mari Eskubi hilberriari, esker onez
2023-02-15Aste honetan hil da Juan Mari Eskubi, 90 urte zituela. Herrigintzako alor askotan egin zuen lan, baina guretzat Juan Mari beti izango da Lemoizko zentralari aurre egiten aitzindari izan zen Comisión de Defensa de Una Costa Vasca No Nuclear haren partaide garrantzitsua. Eguzki sortu zenean, Juan Mariren babesa eta konplizitatea izan genituen, beti argi eta zorrotz, eta oraintsu arte izan da gure elkartearen bazkidea. Doluminak etxekoei eta lagunei.
-
Eguzkik energia nuklearra eta gas-energia defendatzea leporatu dio EAJri, eredu energetiko berriztagarri eta iraunkorraren alde egin beharrean.
2022-07-10Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, Europako Parlamentuan egindako bozketaren aurrean, energia nuklearrean eta gasean egindako inbertsioak berdeak direla kontuan hartuta, Euskal Herriko gehiengo soziala iraindu zuela salatzen dugu.
Gasean eta nuklearrean egindako inbertsioak berde gisa etiketatzeko Europako Batzordeak egindako proposamenaren alde bozkatu dute 328 eurodiputatuk, tartean PP, Vox, Ciudadanos eta EAJ-k. -
Ascoko zentralean izandako istripu hilgarriaren aurrean, Eguzkik elkartasuna adierazi du eta Garoña desegiteak segurtasuna berma dezala eskatu du.
2021-11-25Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, Ascoko zentral nuklearrean izandako istripuaren berri izan ondoren (pertsona bat hil da eta gutxienez lau pertsona zauritu dira karbono dioxidoa arnastuta), iritzi publikoari honako hau helarazi nahi dio:
-
Zumeta, Ameztoy eta Arrastaluren horma-irudi antinuklearra, Arte Ederren Museoan
2020-11-10A zer-nolako poza sentitu dugun Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabala “Arrastalu”k 1980. urtean Lemoizko zentral nuklearraren aurkako Herrikoi Topaketetan margotu zuten horma-irudi hura Bilboko Arte Ederren Museoan ikusi dugunean. Eguzkin aitortza moduan ulertzen dugu, artista haiekiko aitortza, jakina, baina baita haiek artearen bidez ordezkatu zuten mugimendu antinuklear harekiko nolabaiteko aitortza ere.
-
Ekologistok ere Zumeta gogoan
2020-04-23Jose Luis Zumeta margolaria hil da. Haren marrazki abastraktu edo figuratiboak, gehin-gehienetan koloretsu baino koloretsuagoak, gaur egungo euskaldunon iruditeriaren parte dira. Baina bada herri honetako ekologista eta antinuklearron gogoan bereziki iltzatuta dagoen irudi bat: Zumetak, Karlos Zabala “Arrastalu”rekin eta Vicente Ameztoyrekin batera, 1980an Lemoizen kontra margotu zuen horma-irudi erraldoia.
-
“Ez eskerrik asko – Gladysen leihoa” izenburuko filma, asteartean Bilbon
2019-11-06“Ez eskerrik asko – Gladysen leihoa” izenburuko filma jendaurrean lehen aldiz proiektatuko da datorren asteartean, Bilbon, 20:00etan, BBK aretoan. Sarrera doan. Bertha Gaztelumendik zuzendu du filma, Sabino Ormazabalen gidoi baten gainean, eta, Gladys del Estalen hilketatik abiatuta, orain dela berrogei bat urte munduan eta Euskal Herrian puri-purian zegoen mugimendu antinuklear indartsuaren berri ematen du.