Babestutako espezieak
-
Tiroz botatako hegazti babestu berri bat, aztore bat, hilik aurkitu dute Hondarribian
2021-11-26Tiroz botatako hegazti babestu baten kasu berri bat salatu du Eguzkik Fiskaltzan, aztore batena. Azaroaren 13an aurkitu zuten Jaitzubian, Jaizkibelpean. Hau da ehiza-denboraldi honetan Eguzkik Gipuzkoan ezagutu duen honelako bosgarren kasua. Nabarmendu nahi dugu aztorea ez dela ehiza-denboraldi honetan tiroz bota duten bosgarren hegazti babestua, baizik eta Eguzkik ezagutu duen bosgarrena. Hau da, Eguzki kasu bakan batzuk ezagutzera (eta ezagutaraztera) baino ez da iristen. Izan ere, lehengoan jakin genuen tiroz botatako 33 hegazti artatu zituztela iaz Arrano Etxean, horietatik 21 babestuak edo ez ehizagarriak. Halaber, Arrano Etxera iristen den hegazti kopurua, handia izanda ere, icebergaren tontorra baino ez dela. Alegia, ez dira inolaz ere “kasu bakan edo isolatuak”. Hemen arazo kroniko bat dago, Aldundiak orain arte behar bezala tratatu ez duena.
-
Gabirai bat, hilabete batean tiroz bota duten laugarren hegazti babestua
2021-11-09Eguzkik Fiskaltzan salatu du gabirai bat tiroz bota zutela urriaren 27an Andatza aldean, Usurbilgo udalerrian. Partikular batek balkoi batean zaurituta aurkitu eta, Igeldoko Arrano Etxera eraman zuen arren, hegaztia handik gutxira hil zen. Beraz, gabirai hori da urrian tiroz bota zuten espezie babestuetako laugarren alea, edo, hobeto esan, ezagutzen dugun laugarren alea.
-
Eguzkik Jaizkibeleko ehiza-postuen egoerari buruzko txostena eskatu die hiru udalei
2021-11-05Azken urte hauetan Jaizkibel mendian zehar ehiza postuak gehiago zabaldu direla susmoa dugu. Ez du ematen egin behar den kontrola zorrotza denik, eta gure ustetan, beharrezkoa da jakitea egungo egoerak bat egiten ote duen indarrean dagoen araudiarekin. Zentzu horretan, ikusi dugu eskuragarri dagoen bisoreak ez duela asko laguntzen egin behar den kontrolean, edukiak ez baitu egoerarekin bat egiten, hau da, ez baitago eguneratuta, maiz mendiko postuen kokapen zehatza eta bisorearena ez baitatoz bat, zenbakiak ere ezberdinak izan daitezkeelarik.
-
Eguzki pozik, Aldundiak behingoz erreakzionatu duelako babestutako espezieak tiroz bota izanaren aurrean
2021-10-28Aldundiak Jaizkibelgo ehiza-lineako hainbat postu itxi ditu, joan den asteburuan inguru hartan belatz handi bat bota zutelako. Guk dakigula, hilabete honetan eskopetaz botatako espezie babestuetako hirugarren alea da. Izan ere, Eguzkik Fiskaltzan salatu zuenez, urriaren 6an Errezilen arrano txiki bat eta 16an Seguran elanio urdin bat tiroz zaurituak aurkitu zituzten. Eguzkik bere poza agertu nahi du Aldundia alor honetan behingoz inakziotik atera delako.
-
Seguran elanio urdin bat tiroz zauritu dutela salatu du Eguzkik Fiskaltzan
2021-10-25Eguzkik Fiskaltzan salatu du hilaren 16an, Seguran, elanio urdin bat tiroz zauritu zutela. Hegazti harrapari txiki hau Igeldoko Arrano Etxera eraman, bertan artatu eta orain osatu zain dago. Honako hau da urrian bertan Eguzkik Fiskaltzan salatu behar izan duen bigarren kasua. Izan ere, hilaren 6an arrano txiki bat bota zuten Errezilen. Hura ere Arrano Etxera zaurituta eraman baina hurrengo egunean hil zen. Elanioaren kontura aurkeztutako salaketaren helburuetako bat da argitzea zergatik ez diren iristen honelako salaketak Fiskaltzara Aldunditik bertatik.
-
Errezilen arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik
2021-10-09Arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan. Hegaztia, oraindik bizirik zela, Errezilen aurkitu zuten, urriaren 2an. Urriaren 7an, berriz, hil da, Igeldoko Arrano Etxean. Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan ageri da, “Arraro” edo “Bakan” gisa sailkatua. Beraz, babestuta dago eta babestutako espezieen aleak tiroz botatzea delitu bat da, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena. Hala ere, babestutako espezie bat tiroz botatzea ohikoa da, kronikoa. Eta bistan da administrazio publikoek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, arazoari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraitzen dutela.
-
Eguzkik poza agertu du Nafarroako Gobernuak usapal-ehiza behin-behinean debekatuko duelako, baina bazen ordua!
2021-07-12Nafarroako Gobernuak onartu du, azkenean, usapalak ehizatzeko behin-behineko debekua, eta horrelaxe islatzen da 2021-2022ko ehizaldia arautuko duen foru aginduaren proiektuan. Usapal populazioek izan duten sekulako beherakada ikusita, Eguzkik, beste hainbat elkarte ekologista eta naturazalek bezala, badaramatza urte batzuk espezie hau babestu edo, behintzat, ehizatu daitezkeen hegaztien zerrendatik atera egin behar dela aldarrikatzen. Alde horretatik, pozten gara, noski, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarengatik. Baina, halaber, argi eta garbi esaten dugu erabaki hori lehenago hartu behar zuela.
-
Gorbeiako ezkutuko ehizaren aurkako inplikazio handiagoa eskatu du Eguzkik
2021-05-18Arabako Aldundia eta Ertzaintza Gorbeiako Parke Naturalean ezkutuko ehiza ikertzen ari dira. Egunotan orkatz bat burua moztuta eta zintzilikatua agertu da leku nabarmen batean. Horrela jarri izanak agerian uzten du ezkutuko ehiztariek txuleria handia eta zigorgabetasun-sentsazioa dutela. Orkatz bat ez ezik beste hiru animalia ere bota izanaren zantzuak daude. Eguzkik neurriak hartzeko eskatu du.
-
Andoni Diaz basozainari elkartasuna
2021-02-28Arabako Foru Aldundiak diziplina-espediente ireki dio Andoni Diaz basozainari. Ezaguna da Andoniren konpromisoa ingurumenarekiko, eta badago arrazoirik pentsatzeko Aldundiak espedientearen bidez zigortu nahi duela Andonik berak ehiztariei ezarritako isunen tramitazioan irregulartasunak salatzeagatik. Alegia, haren lana behar bezala egiteagatik. Eguzkik elkartasuna adierazi nahi dio.
-
Aldundiak segurtasun-eremuetan basurde ehiza baimendu nahi duela ohartarazi du Eguzkik
2021-02-24Eguzkik ohartarazten du Aldundia segurtasun-eremuetan basurde ehiza baimentzeko foru-agindu bat izapidetzen ari dela. Foru-agindu horrek oso modu nabarmenean urardotuko luke segurtasun-eremuen funtzioa. Izan ere, 2011ko Ehiza Legearen arabera, segurtasun-eremuak ezartzen dira “pertsonak eta haien ondasunak babesteko”. Horregatik, beraietan “debekatuta dago armekin ehizatzea”.
-
Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz hil dutela salatu du Eguzkik
2020-12-27Fiskaltzan salatuko du Eguzkik Zabranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz hil dutela. Miru gorria “galtzorian” direnen artean sailkatuta dago Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan, hau da, arrisku handiena duten espezieei dagokien atalean. Izan ere, Europako eta bereziki Iberiar penintsulako miru gorrien populazioek beherakada izugarria izan dute hamarkada eskas batean. Babestutako espezieen aleak tiroz botatzea delitu bat da, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena. Eta, hala ere, ohikoa da, kronikoa. Gure ustez, administrazio publikoek, kasu honetan Arabako Foru Aldundiak, arazo honi ez diote behar bezala aurre egiten. Are gehiago, beraien ehiza-politiken ondorio ere badela iruditzen zaigu.
-
Arrano txiki bat tirokatuta Gatikan. Inpunitatea?
2020-11-19Abuztuaren 23an, Gatikan baserritar batek bere oiloak erasotzen zituen Arrano Txiki bati (Hieraaetus pennatus, Aguila Calzada) tirokatu zion bere baserrian.
Nekazariak onartu zuen tiro egin zuela baina “para asustar”. Eskerrak arranoak bizirik diraula eta Gorlizko Faunaren Birgaitze Zentroaren zaintzapean dago. Errekuperatzen ari da, eta lar berandu denez Afrikarako migrazio bidaia hartzeko zentroan egongo da udaberrira arte.
Sarritan lortzen dute eskopeteroek delitoak egitea zigortuta izan gabe. Guk hitz egin genuen auzokoekin, eta eurek baieztatzen dute inguru nekazariek sarritan tiro egiten dutela. Eta esan beharra dago, inguru horretan hainbat etxe direla, eta gainera bide gorri bat handik pasatzen dela. -
Coviden aurkako murrizketak ehizari gainerako jarduerei bezalaxe ezartzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari
2020-10-28Eguzkik Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Coviden aurkako dekretuan aurreikusi dituen murrizketak ehizari ere ezartzeko, gainerako jarduerei bezalaxe, eta, ondorioz, ehiztariei ez emateko eskatzen ari diren mesede-traturik. Izan ere, Ehiza federazioek ehiza “funtsezko jarduera” deklaratzeko eskatu dute, ehiztariek hiru herrialdeetan trabarik gabe ibili ahal izateko.
-
Usapal-ehiza Estatu frantsesean ere debekatuta geratu da, beraz, Euskal Herrian Nafarroako Gobernuak bakarrik baimentzen du
2020-09-12Frantziako Trantsizio Ekologikoko Ministeritzak 2020-2021 ehiza-denboraldian 17.460 usapal botatzeko baimena eman zuen abuztu bukaeran. Bada, baimen hori bertan behera utzi zuen atzo Estatu Kontseiluak. Erabakia Lapurdiri, Nafarroa Behereari eta Zuberoari ere badagokie. Gauzak horrela, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek usapal-ehiza iaz debekatu zutela kontuan izanik, Nafarroako Gobernua da Euskal Herri osoan hegazti horiek botatzea baimentzen duen bakarra. Izan ere, Nafarroako Gobernuak, hirugarren urtez, uko egin dio Europako Batzordeak bultzatzen duen Usapala Suspertzeko Ekintza Planean aurreikusitako behin-behineko debekua ezartzeari.
-
Ulia, azkenean, tirorik gabeko gune segurua denontzat
2020-08-24Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Donostiako eta Pasaiako udalerrien zati bat ehizarako segurtasun zona deklaratzen duen Foru Agindua. Agindu horri esker, irailaren 1ean hasiko den ehiza-denboraldi berrian, Ulian ez da tirorik egongo, eta berriro ere erabiltzaileontzako gune segurua izango da. Idatzi hau izenpetzen dugun talde eta elkarteok urteak daramatzagu tirorik gabeko parke seguru baten alde egiten. Foru Agindu honen jendaurreko informazio-fasean ere parte hartu dugu, eta gure poza publikoki adierazi nahi dugu, azkenean argitaratu delako.