Eguzki
-
Leroy Merlin Errekalden ezartzearen kontrako protesta, Lasarte-Orian
2020-06-04Lasarte-Orian protesta egin dugu gaur Teresategi mendi-magalean, Errekaldeko industriagunearen atzeko partean, ezarri nahi duten Leroy Merlinen aurka. Udalean nagusi diren PSEk eta EAJk proiektua datorren asteko udalbatzan onartzeko asmoa dute. Hori bai, gero kanpainak egingo dituzte erosketak herriko saltokietan egin beharraz “kontzientziatu” gaitezen.
-
Albiste on bat: Jaurlaritzak bertan behera utziko du tokian tokiko azoken debekua
2020-04-12Jaurlaritzak atzera egin eta koronabirusen aitzakian tokian tokiko azokei ipini zien debekua bertan behera geratuko dela iragarri du. Ondo dago, batez ere kontuan izanda sarri gehigizko harropukeriaz jokatzen dutela eta, behin erabaki bat hartuta, kosta ahala kosta autoritate-printzipioari eutsi eta hura defendatzen tematzen direla.
-
Zaldunbordako merkataritza-gune proiektuaren kontrako martxa informatiboak, harrera ona Irunen
2020-02-16Larunbat goizean Irunen Zaldunbordako merkataritza-gune proiektuaren berri emateko eta salatzeko Bidasoaldeko Lagunek eta Eguzkik antolatutako martxak harrera ona izan zuen. Hona hemen argazki batzuk. Bidasoaldeko Lagunak eta Eguzki Zaldunborda Gelditu! plataformako kideak dira.
-
Zaldunbordako proiektuari buruzko martxa informatiboa larunbatean, Irunen
2020-02-12Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, larunbatean Zaldunbordako proiektuari buruzko martxa informatiboa egingo da kalez kale Irunen barrena. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da, Renfeko Geltoki aurrean. Merkataritza-gune handi berri bat jarri nahi dute Zaldunbordan. Parajea Hondarribiko udalerrian dago, baina, proiektua gauzatuz gero, eragina eskualde osora zabalduko da, alor ekologikoan ez ezik ekonomikoan ere, gehienbat denda txikietan.
-
Angularen isilpeko arrantza Orian
2020-01-25Honako iritzi artikulua, Naturkoneko zenbait kidek idatzi dute Berrian 2020ko urrtarrilaren 17an argitaratu zuten erreportai baten harira.
Bertan angula/aingiraren egoeraz, babes planaz naiz berau ez aplikatzeaz, baimendutako arrantzaz, legez kanpokoaz, lgez kanpoko salmentaz eta txitxardinaren etorkizunerako baldintzez mintzo dira. -
Oso erantzun ona izan du gaur Zaldunbordan Hondarribia Village salatzeko egin dugun bisita gidatuak
2020-01-12Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan da gaur goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera. Ekologistok gaurko bisita antolatu dugu Hondarribia Village delako proiektu hau salatzeko hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainari ekarpen gisa
-
Zaldunbordako merkataritza-zentroak suntsituko lukeen parajea bertatik bertara ezagutzeko ibilaldia antolatu dute igandean Bidasoaldeko Lagunek eta Eguzkik
2020-01-06Zaldunbordan, Jaizkibelgo magalean, eraiki nahi duten Hondarribia Village merkataritza-zentro handiaren kontra hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainaren ekarpen gisa, mendi-ibiladia antolatu dute igandean, hilak 12, Bidasoaldeko Lagunek eta Eguzkik. Helburua da proiektuen ezaugarriak, dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak in situ ezagutzea eta ezagutaraztea.
-
Gabonetan bat egin Kontsumo Arduratsuarekin
2019-12-22Gabonetan bat egin Kontsumo Arduratsuarekin!
En Navidades únete al Consumo Responsable! -
Nora goaz? Konponbidearen parte izan nahi duzu? (Azkoitiko San Andres jaietako adibidea)
2019-12-05Joan den asteburuan San Andres jaiak ospatu ziren Azkoitian. Hilaren 1ean, goizaldeko ordu batean, Eguzkiko eta Parrokiako zortzi boluntario bildu ginen lurrean zehar barreiatutako zaborra jasotzeko. Helburua ez zen izan, jakina, kale-garbitzaileekin leiha desleialean aritzea, zer arduragabe jokatzen dugun agerian uztea baizik. Eta zer alde handia dagoen gure hitzen eta gure ekintzen artean. Ikus bideoa.
-
Donostia, energia-iraunkortasunetik argi-urteetara
2019-11-30Gaur Gabonetako argiak piztuko dituzte Donostian, arrabots handiarekin piztu ere. Ingurumen-krisi bete-betean sartuta eta klima aldaketaren argi gorria piztuta, Donostiako Udalak aurten ere aurrekoan baino bonbilla gehiago piztuko dituela esan du. Eta bonbilla gehiago pizteaz gain, egun gehiagoz piztuko ditu. Horrela jarraituz gero, “Gabonetako” argiak udazkenaren hasieran piztuko dira.
-
Angula, Azti, informazioa eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen saila
2019-11-08Gure politikariak bionaiztasunaren inguruan informazio egokia izan dezaten gero eta bitarteko gehiago jarri arren, egunerokotasunak errealitate gordinaren aurrean jartzen ditu.
Esaterako aingira/angule kasu adibide egokia da. Aingira “gallzori kritikoan” egonik, Europa osoan arrantza debekatua dago, heme, EAEn izan ezik, non aisialdi jarduera gisa mantentzen den. Eta harrapakina legez saltzerik ez dagoenez, merkatu beltzean saltzera bideratzen da. -
Urtarrilal 19. 2.Eskuko eta Truke Azoka Sanbizenteko jaietan.
2019-01-17Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!
¿Quieres hacer algo por cuidar nuestra tierra y, si es posible, por mejorarla? ¡Empieza por aquí! -
ZELAN BULTZATU HERRIKO KOMERTZIOA, GABONETAN KONTSUMISMOA BULTZATU BARIK?
2018-12-20Bazirudien azken urteetan gabon argien erabilera arrazionalizatzen ari zela Ondarroan, egun gutxiagotan pizten zirelako. Baina aurten inoiz baino lehenago piztu dira, azaroaren amaieran.
Badakigu gaur egungo LED argiek askoz ere gutxiago kontsumitzen dutela, baina gure kezka argi horien balio sinbolikoari buruzkoa da. Argi horien bidez jendea normala baino gehiago kontsumitzera bultzatu nahi da, eta badakigu horrek ze ondorio edukitzen dituen urtero: behar ez diren gauzak erostea, hondakin kopuru piloa sortzea…
Merkatal zentru handiek eta enpresa handiek kanpaina gogorrak egiten dituzte gabonetan jendeak gehiago erosteko. -
Isurketa gehiago Artibain
2018-07-21Isurketa berri bat egon zen atzo Artibai ibaian. Joan den astelehenean eta asteartean, berriz, gasoil orban zabalak ikusi ziren Ondarroako portuko uretan eta inguruetan. Uztailaren 3an beste isurketa bat egon zen Artibain. Gainera, aste honetan, kutsadura fekala dela eta, bandera gorria egon da Saturraranen eta Mutrikuko hondartzetan. Saneamendu faltagatik? Baita zera ere, euriteak, badakizue. Gai hau aspalditik dator, Eguzkik hamaika aldiz salatu duen bezala. Eta, antza denez, beste hamaika ere salatu beharko dugu.
-
Ekainak 23. 2.Eskuko eta Truke Azoka Zuazo-Arteagabeitiako Jaietan.
2018-06-21Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik! Datorren larunbatean, hilak 23, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: Read More
Bisita Kontadorea






