Energiak
-
Vitoria Solar 1 eta 2 makroplantak baimendu ditu Jaurlaritzak, berak proposatu duen Energia Berriztagarrien Planaren arabera legez kanpokoak liratekeen arren
2024-01-18Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoen proiektuei aurreneko administrazio-baimenak eman dizkio Jaurlaritzaren Industria sailak. Proiektu horien bitartez, 90.048 eta 90.074 eguzki-panel ezarri nahi dituzte Gasteizen, Burgelun eta Arratzua-Ubarrundian. Guztira, 49,9 eta 49,99 megawatteko potentzia. Kontua da panel horiek guztiak nekazaritza-lursail emankorretan ezarri nahi dituztela. Eta hori, gaur egun Jaurlaritzaren beraren ekimenez izapidetzen ari den Energia Berriztagarrien Plan Sektoriala onartuta balego, legez kanpokoa litzateke. Hau da, Jaurlaritzak Solar 1 eta 2 bezalako kasuetan jokatzeko modu bat proposatzen du, baina, bitartean, guztiz kontrakoa egiten du.
-
Zorionak! Enpresa sustatzaileak uko egin dio Karakateko zentral eolikoaren proiektua gauzatzeari
2023-12-26Lortu dugu! 2002an bezala, oraingoan ere lortu dugu Karakateko zentral eolikoaren proiektua geratzea. Green capital enpresak bertan behera utzi du Akillar eta Otsoaldasoro inguruetan aerogeneradore erraldoi bana jartzeko zuen asmoa. Hala, proiektu horrek suposatuko lukeen suntsipenetik babestuta geratuko da,momentuz behintzat, Karakate. Guk zalantzarlk ez dugu herri bezala eman dugun erantzuna funtsezkoa izan dela enpresak erabaki hori hartzeko orduan.
-
Enkarterrin Makroeolikorik Ez plataformak Artzentales-Sopuerta parke eolikoari begira jarri eta alegazioak aurkezteko deia egin du
2023-12-04Enkarterrin Makroeolkorik Ez plataformak herri-alegazioak argitaratu ditu Alen Mello kordalean proiektatutako zentral eolikoaren aurka «Artzentales-Sopuerta Parke Eolikoa eta bere ebakuazio-azpiegitura» proiektuaren Aurretiko Administrazio Baimenaren eta Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenaren eskaerak jendaurrean jartzeko epeari hasiera eman zitzaion urriaren 30ean, Artzentalesko udalerrian (Sopuerta), Galdames, Muskiz, Zalla eta Gueñes. Hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko, eta abenduaren 13an amaituko da.
-
Lemoiz gaur, Gladysen omenaldiaren atarian
2023-06-02Kuadrilla polita bildu gara bart Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Roge Blascok Lemoizi buruz egin dituen film dokumental laburrak ikusteko. Albiste honetan, bart arratseko grabazioa oso-osorik, filmak barne. Gogoan izan bihar 12etan Gladysdel Estal omenduko dugula Gladys Enean.
-
“Lemoiz gaur”, Roge Blascoren eskutik, Koldo Mitxelenan
2023-05-31Larunbatean Gladysi eskainiko diogun omenaldiaren osagarri, LEMOIZ GAUR izeneko jardunaldia antolatu dugu bihar ostegunean, ekainak 1, Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Bertan, Roge Blasco kazetariak bi film dokumental labur (bakoitza 15 minutu ingurukoa) eskainiko ditu.
-
Eguzkik salatu du litekeena dela Repsolekin eta Iberdrolarekin lotura duten pertsonak EVEko kontseilari izendatzea
2023-05-02Eguzkik eskatzen du interes-gatazka horren aurrean EEEko Zuzendaritzako kontseilariak Petronor edo Iberdrola bezalako enpresetatik kanpo egon daitezela, eta erakunde publiko horretako Zuzendaritzak erantzun ditzala energia primarioa aurrezteko egiten dituen jarduketak, euskal administrazio publikoak bere instalazioetan energia-kontsumoa 10 urtetan (2016-2026) % 25 murrizteko hartutako konpromiso eredugarria lortzea, eta berotegi-efektuko gasen urteko 3 Mt murriztea.
-
“Gasbidea Aralartik ez” manifestazioa, larunbatean Lekunberrin
2023-03-23“Gasbidea Aralartik ez” lemapean, larunbatean, hilak 25, manifestazioa egingo da Lekunberrin, Aralar Zaindu Dezagun! plataformak deituta. Plazatik abiatuko da, 18:00etan. Helburua da Aralarko Natur Parkean barrena egin nahi duten gasbidea salatzea eta informazio- eta parte hartze-prozesu gardenagoa eskatzea, proiektuak ingurumenean, gizartean eta ekonomian izan ditzakeen eragin negatiboak arintzeko. Hau da, gasbide-proiektua bertan behera uztea ere ez dute eskatzen, baizik eta Plazaolako trenbide zaharretik barrena egiteko aukera hobeto aztertzea. Izan ere, aukera hori baztertu zen, plataformaren iritziz, behar bezala aztertu gabe.
-
Nafarroako iparraldea makropoligono eoliko berrien mehatxupean
2023-03-21Makropoligono eolikoen eta fotovoltaikoen hedapenak eta goi-tentsioko proiektu berriek aurrera jarraitzen dute Nafarroan. Eta hori enpresa elektriko handien eskutik gertatzen ari da, beren interes espekulatiboen erritmora, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Horrela, Bortzirietan eta Malerrekan biodibertsitatea suntsitzen duten makropoligono eolikoak jartzeko enpresa berrien asmoa ezagutu ahal izan dugu.
-
Jaurlaritzak abuztutik energiaren % 20 aurreztu edo urtetan energiaren % 20 xahutu du?
2023-03-09Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, iazko abuztuan martxan jarri zuen Kontingentzia Energetikoaren Planari esker, energia-kontsumoa % 20 murriztera ere iritsi da, hau da, Europak gomendatutako % 15 baino gehiago. Eta, jakina, Arantxa Tapiak eta Iñigo Urkulluk berak lorpena berehala errebindikatu dute. Ez gara orain hasiko emandako datuaren inguruan eztabaidatzen edo ñabardurak egiten, baina barkatu honako galdera inuxente hau plazaratzen badugu: abuztutik energiaren % 20 aurreztu ahal izan badugu, ulertu behar al dugu kontingentzia-planik gabeko urte hauetan guztietan energiaren % 20 xahutu dugula?
-
Argindarraren arrakala
2023-01-18Si quieres saber las respuestas, Eguzki junto a Sukar Horia realizaremos una charla informativa sobre la desmesurada subida del precio de la luz, sobre como funciona el mercado eléctrico y sobre quienes son los culpables de esta situación de colapso energético y saqueo a nuestros bolsillos, el 23 de Enero dentro del programa festivo de fiestas de Sanbi.
-
Urkulluren diskurtsoaren balorazioa
2023-01-04EGUZKI talde ekologista gisa, Urkullu lehendakariaren urte amaierako diskurtsoaren balorazioa egin nahi dugu, gehien dagokigun gaiari dagokionez.
Urkulluren ustez, bere bigarren erronka klimatikoa izango litzateke, honako hau adieraziz: “planetak ezin du gehiago itxaron, ez dugu besterik. Beharrezkoa da klima-aldaketaren aurrean anbizio eta konpromiso handiagoa izatea. Hori frogatzeko, energia-eraginkortasunaren, energia-iturri berrien edo ekonomia zirkularraren aldeko apustua egin dezakegu. ”
Ikus daitekeenez, bi lerroko aipamen bat gure bizitza, egungo eta etorkizuneko belaunaldia, baldintzatzen duen planeta-egoera baterako, berehalako neurriak eskatzen dituena, edozein erakunde eta gobernatzaileren gaitasunaren arabera. -
Planifikatzen ez duen eta enpresa handiei mesede egiten dien Nafarroako energia plana
2022-12-22Nafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete t’erdi bat baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoarenarekin antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa,…
-
Aralarko gasbidea, proiektu eta ingurumen inpaktuaren laburpena
2022-12-12Orain dela gutxi Auzitegi Gorenak “onura publikoko aitorpena” berretsi zion 2019ko apirilean Nedgia Navarra SA enpresak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz aurkeztutako proiektuari, zeinetan Aralarko Mendizerra Etxeberritik Lekunberriraino zeharkatuko duen gasbide baten eraikuntza aurkezten den, Lekunberriko Albiasualde industria poligonoraino gas naturala eramateko helburuarekin. Auzitegiaren epaiaren ondoren, eraikuntza lanak edozein momentutan has litezke.
-
AHTa eraikitzen jarraitu eta energia aurrezte plana: helburu kontraesankorrak
2022-10-30Azken asteotan, Estatu Espainiarraren gobernuak etorkizunaren bilakaerarendako bi plan garrantzitsu aurkeztu ditu. Hasteko, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektu tipikoen bertsio berri bat, alferrikako azpiegitura erraldoietan xahutze-energetikoz eta ingurugiroaren suntsiketaz josia. Handik egun batzuetara, berriz, energia aurrezteko Kontingentzia Energetikoaren Plana aurkeztu ziguten.
-
Gabonetako argiak hainbat egunez murriztea beharrezkoa da, baina oraindik ez da nahikoa
2022-09-29Eguzkikook adierazi nahi dugu ondo iruditzen zaigula Donostiako Udalak gabonetako argiztapena astebetez murrizteko hartu duen erabakia, baina ez da nahikoa. Izan ere, gure taldeak 2015etik salatu du gabonetako argiztapenaren alferrikako gastuak etengabe gora egin duela Donostian.
Bisita Kontadorea






