Errepresioa
-
Uztailaren 9an Otxantegikide bat epaitu zuten
2024-07-19“Atentatua, desordena publikoak eta erresistentzia larria” leporatuta epaitu
zuten uztailaren 9an Otxantegiko laguna. 1.600 euroko isuna eta 9 hilabeteko aurrekari penalak ezarri dizkiote.
Akusazio eta zigor hau muntai polizialaren emaitza besterik ez dela salatu gura dugu Otxantegi Herri Lurretik. Ondo dakigu euren helburua beldurtu eta itotze ekonomikoaren bitartez borroka gelditzea dela, baina ozen esan dezakegu EZ DUTELA LORTUKO. -
Kanboko Marieniko lurrak defendatzeko konpromisoa, artifizializazio preiektua bertan behera utzi arte.
2024-03-052024ko martxoaren 12an, OSTIA* sareko lau militante epaituak izanen dira Baionako auzitegian. 2022ko abenduan, Angeluko Bouygues multinazionalaren lokalean, Kanboko Marienia eraikuntza preyktuaren maketa bat andeatzea leporatzen diete.
Hogeita bost bat pertsonak burutu ekintza hau dinamika zabalago batean kokatzen da. Marieniako ordokiko lurrak laborantzako balio handikoak dira, eta behin artifizializatuz gero, betiko galduko dira eta ez dira elikagarriak izanen. -
Eragozpen Fiskala ekimeneko ekintzaileei gure elkartasuna adierazi nahi diegu
2024-02-06EGUZKIk elkartasuna adierazi nahi die Eragozpen Fiskala erakundeko ekintzaileei, gastu militarraren aurkako ekintza batengatik epaituko baitituzte otsailaren 17an.
Ekintzaile batek 700 euroko isuna ordaindu beharko du; beste hirurek, 2.800 euro. Ekintzak 2023an gastu militarra 48.800 milioi eurora igo zela salatu zuen. Epaiketa 12:00etatik 13:00etara izango da, eta gure babesa ematen dugu gastu militarraren aurkako indarkeriarik gabeko ekintza zuzen hau babesteko. -
Aktibismo klimatikoaren aurkako errepresioari ez!
2023-12-28Polizia Nazionalak Futuro Vegetal erakundearen aurka egindako operazioaren eta gutxienez 27 aktibistaren atxiloketaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die atxilotuei, eta irmo eskatzen du haiek askatzea eta akusazio kriminalizatzaile guztiak erretiratzea.
Ez da gertaera isolatu bat. Espainiako Gobernua eta Europar Batasuneko gainerako estatuak mugimendu ekologista eta klimatikoa inkriminatzeko prozesu orokor batean buru-belarri ari dira. -
Antimilitaristekin elkartasuna
2023-01-19EGUZKI Talde Ekologistatik gure elkartasuna adierazi nahi diegu bi antimilitaristei. Bilbo-ko gobernno militarra “eraisteko” 36 hilabeteko espetxe-zigorrari eta 9.000 euroko isunari egin behar diote aurre.
-
Larunbatean, Gladysi omenaldi berri bat Donostian
2021-05-31Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere Gladysen omenezko ohiko ekitaldia antolatu dute Gladys Enean. 42.a. Datorren larunbatean izango da, ekainaren 5ean. Osasun-krisia dela eta, iaz omenaldia egokitu behar izan genuen eta aurten ere zuhur jokatu nahi dugu. Gauzak horrela, hitzordua zuzenean goiko ordekan izango da, hau da, oroitarria dagoen lekuan, 12:30ean, eta ez, ohi bezala, parkeko ate nagusian. Hau da, aurten ere parkeko atetik monolitora egin ohi dugun erromeria bertan behera geratuko da. Bestalde, Gladysen lagun talde bat 12:00etan geratu da Boulevardean omenaldira bizikletaz elkarrekin joateko. Beste inor animatzen bada, ongi etorria izango da.
-
Gladysi omenaldia, ekainaren 5ean
2021-05-19Gladysi ekainaren 5ean egingo diogu aurten omenaldia, Gladys Enean, ohi bezala. Ikusten duzunez, kartela dagoeneko prest dago. Iaz, pandemia izan arren, egin, egin genuen, eta aurten ere bai, jakina. Beraz, ongi apuntatu eguna: ekainak 5.
-
Prentsaurreko-elkarretaratzea: errepresioaren gainetik, AHT-ari desobeditu !
2020-09-25Abuztuan, Mugitu! mugimenduak Alesbes eta Azkoien arteko AHTaren obretan egindako ekintza aitzaki hartuta, pasa den ostiralean, hilak 11, poliziak AHTari desobedientzia aldarrikatzen duen mugimendu horren aurkako sarekada burutu zuen.
-
Elkartasun-kontzentrazioak Ertzaintzak erraustegiaren kontrako martxa batean parte hartzeagatik salatutako pertsonekin
2019-11-29Errausketaren Aurkako Mugimenduak infomratu duenez, iazko irailean erraustegira egin zen martxan parte hrtzeagatik Ertzaintzak salatutako lau pertsona epaitegira deitu dituzte. Ia 2.000 lagunek parte hartu genuen protesta harekin desordena publikoak eragin izanaren erantzule gisa ikertuak direla esan diete. Donostian elkartasun-kontzentrazioak egingo dira, Egiako epaitegiaren aurrean. Eta Eguzkitik ere parte hartzera animatzen zaitugu.
-
2017an ere lurra eta ingurumenaren aldeko aktibistak eta ekologistak erahilak mundu osoan
2018-11-15Azken urteetako joera gorakorrak jarraitzen du, Lurra eta Ingurumenaren aldeko aktibista gehien erahil duten urtea 2017a izan delarik. Agroindustria ere izan da hilketa hauek lotutako arlo odoltsuena.
Global Witness nazioarteko GKEren urteko zenbakiek erakusten digute 2017an gutxienez Lurra eta Ingurumenaren aldeko 207 aktibista hil zituztela 22 Estatuetan
-
Erandiok ondo gogoan ditu Josu Murueta, Anton Fernandez eta 1969an kutsaduraren aurka egindako borroka
2018-11-07Igandean, hilak 11, Erandioko Oroimenak antolatuta, Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratzeko ekitaldia egingo dute. Polizia Armatuak biak ala biak tiroz hil zituen 1969an, herrian kutsaduraren kontra egiten ari ziren protestak isildu nahian. 49 urte asko pasatu diren Erandioko eta Astrabuduako herritarrek ez dute hura ahaztu. Eguzkik ere beti kontsideratu izan ditu gertaera haiek Euskal Herriko Mugimendu Ekologistaren historiaurre moduko bat. Ekitaldia, esan bezala, igande honetan izango da, 13:30ean, Obieta kalean.
-
Mozal Legearen kontrako elkarretaratzea, Demokraziaren Mundu Hiriburuan
2018-02-07Datorren asteartean, hilak 13 (astearteak 13, hara!), goizeko 9etan, Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea egingo da Donostiako Epaitegiaren aurrean. Kontua da egun horretan epaiketa bat izango dela instituzioei parte hartze gehiago eta propaganda gutxiago eskatzeko hainbat taldek deitutako elkarretaratze batean Ertzaintzak jarritako isun batengatik.
-
Gladys gogoan, euripean ere bai
2017-06-04Atertu ez duen arren, jendeak primeran erantzun du eta aurten ere kuadrilla polita bildu gara Gladysen omenaldian. Esteka hauetan aurkituko dituzue bideo adierazgarri batzuk, Argazki batzuk ere gehitu ditugu.
-
Mozal Legea, Demokraziaren Mundu Hiriburuan
2017-02-24Azaroaren 16an, 200 lagun inguru bildu ginen Donostiako Udaletxearen aurrean parte hartzeko aukera gehiago eta propaganda gutxiago eskatzeko. Izan ere, kontzentrazio hura Demokrazia Zuzenaren Foru Globalaren inaugurazio-ekitaldiarekin batera egin zen. Orain, berriz, Ertzaintzak Mozal Legea aplikatu eta isuna helarazi die kontzentra haren antolatzaileei. Arrunta bai, baina ez da inolaz ere normala, non eta Demokraziaren Mundu Hiriburuan. Hori baitzen Foru Global haren propaganda harroak Donostiari eman zion titulua.
-
Txetx Etcheverry-akin elkartasuna!
2016-05-17Iturria. Bizi! Txetx Etcheverry, Bizi! Euskal mugimendu altermundialistako militantea, entzuna izan da maiatzaren 10ean Baionako polizia-etxean. Bertan ikasi du Baionako Prokuradoreak 2016ko martxoaren 22an ideki zuela prozedura bat bere kontra “Fesseeinhem-en, 2015eko uztailaren 20an, deklaraziorik egin gabe manifestaldi bat bide publikoan antolatzeagatik eta bide publikoan ibilgailuen zirkulazioari trabak ezartzeagatik”.