Gune naturalak
-
Fiskaltzak Errenteria Osasuna (EO) osatzen duten taldeen salaketa onartu du eta eginbideak ireki ditu
2024-10-06EOko taldeek (Gabierrota, Olibet-Etxe Berriak eta Erdialdea Auzo Elkarteak eta Eguzki kolektiboa) denbora asko daramate Papresa enpresaren inguruan bizi diren pertsonen eta ingurumenaren baldintzak hobetzeko beharrezko neurriak har daitezela aldarrikatzen. Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Integratua izapidetu eta eman du kutsatzailea izan daitekeen enpresa horren jarduerarako, eta izapidetze horretan aipatutako taldeek banaka parte hartu dute, izapidetzearen faseen arabera, hasieran alegazioekin eta amaieran gora jotzeko errekurtsoekin.
-
Natura Leheneratzeko Araudiaren inguruko ekimena
2024-09-12Natura Leheneratzeko Legearen onarpena dela eta, Baso Biziak, Egurra eta Kandela baserritar ekintza, Denon Berdeguneak, Ekologistak Martxan eta Eguzki harremanetan egon gara, eta harreman horien ondorio da hemen aurkituko duzuen dokumentua, non Jaurlaritzari zuzendutako hainbat eskaera biltzen diren. Dokumentuarekiko atxikimendua emateko epe bat ireki da, printzipioz, irailaren 23ra arte.
-
Nahiko da Ondarroako portuko isurketekin
2024-07-19Asteazkenean, hilaren 17an, berriz ere isurketa larria egin da Ondarroako portuan.
Isurketa hori karroaren inguruan gertatu da. Arrantza-ontzien konponketak, egokitzapenak eta pintaketak egiten diren tokia.
Egiten ari diren ikerketen emaitzen zain, esan dezakegu isurketa hori une horretan karroan igota zegoen arrantza-ontzi baten kroskoaren… -
Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik helegitea aurkeztu dute Busturialdeko emari ekologikoak murrizteko erabakiaren aurka
2024-07-04Joan den maiatzaren 24an, Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik salatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak Busturialdeko ibaietan gutxieneko emari ekologikoa murriztea onartu zuela. Uztailaren 1ean, astelehenean, bi elkarteek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten Oka Unitate Hidrologikoaren emari ekologikoen behin-behineko aldaketa onartzen duen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren aurka. Bereziki azpimarratzekoa da “Oka UHren ibai-sare osoa Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dagoela“.
-
Urkulluren gobernuak bere azken bileran angulak arrantzatzea baimendu duela salatu dute ekologistek
2024-06-19Angula-arrantza profesionalizatzeko dekretua onartu zuen atzo Urkulluren gobernuak bere azken bileran. Dekretuaren bidez, Jaurlaritzak iskin egin nahi dio Europar Batasunak 2023ko urtarrilean angularen aisialdiko arrantzaren gainean ezarri zuen debekuari; izan ere, aisialdiko arrantza izan da azken urteotan Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean egon den angula-arrantza mota bakarra. Debekua onartu izana kontseilari berriari zabalean egindako dejada da, zeren eta talde ekologistok dagoeneko dekretua bertan behera uzteko eskaera idazten ari baikara, kontseilari berriak, edozein dela ere, mahai gainean izan dezan kargua hartu bezain pronto. Kontseilari berriak aukera bikaina izango du erakusteko biodibertsitatea benetan aintzat hartzen duen ala diskurtsoak hanpatzeko erabiltzen diren bost duroko hitz potolo horietako bat baino ez den.
-
Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik Busturialdeko ibaietan gutxieneko emari ekologikoa murriztea onartu dela salatu dute
2024-05-27Maiatzaren 10ean Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren bilkuran izan ondoren, Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik Busturialdeko ibaietan (Oka, Mape eta Golako) gutxieneko emari ekologikoa murriztea eta uraren kanona atzeraeraginezko izaerarekin ordaintzetik salbuestea onartu zela salatu zuten. Emari ekologikoa ibai batek bertan bizi den faunaren bizitza bermatzeko izan behar duen gutxieneko emaria da, baita ibilguaren eta ibaiertzetako landaredia ere. Busturialdean gutxieneko emari hori murrizteak, erregulartasunez bizi diren herritarrak hornitzeko arazoak baititu, biodibertsitatea mehatxatzen du argi eta garbi.
-
Donostian: Guggenheim Urdaibai STOP HITZALDIA maiatzaren 27an
2024-05-24(Castellano) Este lunes 27 de mayo, la plataforma Guggenheim Urdaibai STOP realizará una conferencia en Donostia, con la participación de Eider Gotxi, a las 19’00h en la Casa de Cultura Okendo de Gros. Urdaibai constituye, como es sabido, un entorno de gran riqueza natural y cultural, declarado por la UNESCO como Reserva de la Biosfera en 1984. Ahora, con la construcción de 2 nuevas sedes del Museo Guggenheim que ocuparán el corazón de la Biosfera, pretenden convertir la reserva en zona de atracción de turismo de masas, provocando daños irreversibles en la misma. Y todo ello con dinero público. Por ello, llamamos a acudir a esta conferencia informativa sobre el contestado macroproyecto Guggenheim en Urdaibai.
-
Leitzaranen jeitsiera berri bat bailararen antolamendua aldarrikapenaren ardatz hartuta.
2024-05-02Leitzaran ibaiaren jeitsiera berri bat egin dugu, Andoaingo Santa Krutz jaien barruan. 30 bat pertsonak parte hartu dute bertan eta hainbat aldarrikapen izan dira gogoan: turistifikazioa, hondakinetatik ibaia babestu beharra, Natur Parke izendapena… Baina aurten batez ere Leitzaranen batzen diren jarduera eta erabileren antolaketa eskatu nahi izan dugu, bereziki Leitzarango sarrera Lizarkolako (Galgo paper fabrika) gunera mugitu dadin aldarrikatuz.
-
Saturrarango hondartza, uda honetan kantina eta komunak itxita egongo dira saneamendu sarerik ez dagoelako
2024-05-02Urte askotako promesen ondoren, eta isekaz esan genezake, zeren horrela Eusko Jaurlaritzak gaia jorratu du, etsipenez ikusten dugu aurreikus zitekeen zerbait gauzatu da. Erabakiaz ari gara URA Agentziak (Eusko Jaurlaritza) ez du aldeko txostenik egin, Itsasertzetako Zuzendaritzari (Eusko Jaurlaritzari) Saturrarango hondartzan dauden komunak eta kantina irekitzeko baimena ematea.
-
Zumaiako Joxe Mari Korta industrialdean uralitak Urola ibaira isuri dituztela salatu du Eguzkik
2024-04-18Urola bailaran dihardugun Eguzkiko kideok ikusi ahal izan dugu Joxe Mari Korta industrialdean uralita ugari isuri direla ibaira. Uralitak amiantoa du. Amiantoa kantzerigenotzat hartzen da, hau da, minbizia sortzeko gai den kanpoko agentetzat. Horregatik, 2001ean amiantoa merkaturatzea eta erabiltzea debekatu zen. Uralitan dagoen amiantoak osasun-arazo larriak eragiteaz gain, ingurumenari ere kalte egin diezaioke, behar bezala kudeatzen ez bada. Horregatik, uralitak kontrolik gabe isurtzea delitutzat ere har daiteke. Jaso ere, hondakin hauek ezin dira nolanahi jaso. Horretarako espresuki ahalbidetuta dagoen enp,resa batek jaso behar ditu baldintza jakin batzuetan.
-
Katuarrain pilo bat hilik, oraingoan ere Getarian
2024-04-15Testu honen buruan ageri den argazkia Diego Carral eta Andoni Bengoetxea urpekariek Getariako uretan egindakoa da, portutik gertu. Bertan hamaika katuarrain hilik ikus daitezke. Argazkia Realaren Itsaspekoak sailak argitaratu du bere facebook eta instagram kontuetan, iruzkin argigarri batekin. Zoritxarrez, ez da Getariatik honelako irudiak jasotzen ditugun lehen aldia. Izan ere, maiatzaren 1ean egingo du urtebete Carlos Osinaga urpekariak bideo negrgarri bat bidali zigunetik. Inork ez dezala pentsa, ordea, hau soil-soilik Getariako kontua denik. Izan ere, Buceo Donostiako kideek 2021eko maiatzean Pasaian ateratako antzeko argazkiak bidali zizkiguten.
-
Azken ordua! Zain Dezagun Urdaibai
2024-04-111943tik Larrabe Muruetako paduretan eta marjinetan dagoen ontzigintza enpresak 2015eko ABUZTUAREN 13an LORTU ZUEN ERABILERA INDUSTRIALAK IREKITZEKO ETA LEGEZTATZEKO UDAL LIZENTZIA.
Hau da, dagokion ingurumen-baimena ere ez zuen betetzen, NIMP Jardueren Erregelamenduan gutxienez 1963tik derrigorrezkoa izan arren, edo Tapia andreak berriki indargabetu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorra aplikatu zenetik -
Urola ibaia kutsatzen duten zabor tonak kentzeko eskatu die Eguzkik Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko udalei
2024-04-09Eguzkik zorrotz salatzen du Urula ibaiaren egoera eta bailarako udalei eskatu die kentzeko, neurri zuzentzaile gisa, gaur egun nonahi ikus daitezkeen hondakinak. Halaber, proposatzen die hondakinak erabil ditzatela herritarrei egoeraren berri emateko eta, Urarekin batera, zaintza- eta kontrol-lana areagotzeko.
-
Santa Klara uhartearen esplotazio turistikoari ez! Uhartea naturarentzat eta bere habientzat!
2024-03-22Udaberria ate joka dabil eta Santa Klara uharteko itsas hegaztiak habiak egiteko prestatzen ari dira. Hala ere, udaberriarekin batera, Donostiako makinaria turistikoa ere martxan jartzen da. Beste behin, Udalak hartu zituen konpromisoak urratuz, Santa Klara uhartea eta Hondalea Aste Santuan bisitatu ahal izango dira. Berriz ere, hiriko baliabide naturalak eta kulturalak sektore turistikoaren interes pribatuen esku jartzen dira.
-
Eguzkik Azkoitiko Udalari proposatu dio Aldundiari eska diezaiola ibaira zaborrak isurtzea eragozten duten saretak instalatzeko onartutako dirulaguntza
2024-03-14Aurten ere Gipuzkoako Aldundiak udalei eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntzen lerro berria onartu du, sakabanatutako zaborrak metatzeko fokuak prebenitzen eta zuzentzen laguntzeko jarduerak gauzatzeko. Horretarako, 125.000 euroko aurrekontu-zuzkidura bideratu du. Finantza daitezkeen jarduerak kostaldeko, ibaietako eta lehorreko espazioak garbitzearekin zerikusia dutenak dira, baita zaborrak kontrolik gabe isurtzea eragozten duten edo horiek ibai-ingurunera iristen diren elementuak jartzearekin zerikusia dutenak ere. Eguzkik Azkoitiko Udalari laguntza horiek eskatzeko proposatu dio, Urola ertzeko barandetako beheko partean saretak jartzeko.
Bisita Kontadorea






