Zenbait eragilek deialdi bateratua egin dute presoak Euskal Herrira ekartzearen alde
2007-12-28
Partekatu - Compartelo
Donostiako Artzain Onean itxialdian diren Etxerat-eko kideekin izan dira Lokarri, ESAIT, Sortzen-Ikasbatuaz, Emun, Gazte Independentistak, Bai Euskal Herriari, Eguzki eta Elkartzeneko ordezkariak.
Donostiako Artzain Onaren katedralean itxialdian jarraitzen dute Etxerat-eko kideek, euskal preso politikoen egoera larriaz ohartarazteko asmoz, eta atzo sindikatuena bezala, gaur beste gizarte eragile batzuen bisita jaso dute.
Zehazki, Lokarri, ESAIT, Sortzen-Ikasbatuaz, Emun, Gazte Independentsitak, Bai Euskal Herriari, Eguzki eta Elkartzeneko ordezkariak batzartu dira gaur Etxerat-eko kideekin. Haien azalpenak jaso eta gero, bihar egingo diren manifestazioetan eta hilaren 31rako antolatu dituzten elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute erakunde horiek guztiek. Lau eskaera zehatz egin dituzte: gaixorik dauden euskal preso politikoak kaleratzeko, zigorrak bete dituztenak aske uzteko, euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko, eta presoen zein haien senideek heriotzak eragozteko.