2050erako negutegi gasak erdira jaistea hitzartu du G8koen goi bilerak
2008-07-10
Partekatu - Compartelo
Munduko zortzi estaturik aberatsenen bilkurak bat egin du beroketa globalari aurre egiteko neurrietan.
Japonian bilduta dago egunotan G8koen taldea -AEBak, Japonia, Errusia, Alemania, Frantzia, Britainia Handia, Italia eta Kanada”, eta bart erabaki du 2050 urterako negutegi efektoa eragiten duten gasen kopurua %50ean jaisteko neurriak hartzea.
“G8ko herrialdeek onartu egin dute helburu hau -2050erako gas igorpen globalak gutxienez erdira jaistea- mundu mailako helburu izan behar duela”, azaldu du Japoniako lehen ministro Yasuo Fukudak, akordioaren berri emanez.