Erantzun ekologiko bat krisi ekonomikorako? izeneko jardunaldia
2010-01-13
Partekatu - Compartelo
Datorren urtarrilaren 23an, larunbatean, Gasteizko Aldabe Gizarte-Etxean, 10:00etatik
14:00ak arte “Erantzun ekologiko bat krisi ekonomikorako” izeneko jardunaldia burutuko dugu.
Datorren urtarrilaren 23an, larunbatean, Gasteizko Aldabe Gizarte-Etxean, 10:00etatik 14:00ak arte “Erantzun ekologiko bat krisi ekonomikorako” izeneko jardunaldia burutuko dugu.
Jardunaldiaren helburua da krisiari buruzko ohiko azalpenetatik eta bankuen jokabide lotsagarriekin daukan harremanetik harantzago joatea, ingurumenaren aldagaia ere azterketan uztartzearren. Hainbat gairi buruz eztabaidatu nahi dugu: hazkuntzaren mugak, natur baliabideen izaera mugatua, elikagaien prezioen osaketa, errenten banaketa desorekatua, finantza globalizazioaren ondorioak,…
Krisiak langileriarengan eta herri sektoreengan dituen ondorioak oso begi-bistakoak badira ere, erabiltzen ari diren konponbideak, esaterako, banka handiaren galeren sozializazioa (aberatsen sozialismoa deritzona) edota azpiegitura handien sustapena, aurkezten zaizkigu irtenbide bakar gisa; gizartearen eta ekologiaren ikuspuntutik badaude ehunka neurri zehatz, segituan abiarazi daitezkeenak eta askoz justu eta arrazoizkoagoak direnak.
Neurriok askotan toki eremuetan abiarazi behar dira, “era globalean pentsatu, era lokalean jardun” esaldi zaharra errealitatea bihurtzearren; uste dugu une egokia dela diskurtsoetatik praktikara jauzi egiteko, etorkizunean inbertitzeko, eta ez argi eta garbi ekonomikoki bideraezina eta ekologikoki jasanezina den sistema honi eusteko. Hiriak eta hiri sareak lanean modu sinergikoan norabide askatzaile batean.
Eztabaida sozialean zein irudimen kolektiboan hainbat kontzeptu (ekosistemaren garapen demokratikoa, bidezko merkataritza, txikikuntza, banka etikoa edota hatz ekologikoa, esaterako) txertatzeak eta horiei lotuta toki mailan garatu beharreko neurri praktikoek bide berriak, ausardiaz ibili beharrekoak, ireki ditzakete.
Horrexegatik prestatu dizuegun egitaraua hiru zatitan banatuta dago:
– Krisiaren jatorriari buruzko irakurketa ekologikoa.
– Ekonomia ekologikoaren proposamenak.
– 100 ideia praktiko toki eremuetarako.
Egitaraua hainbat arlotan diharduten gizarte eragileen arteko mahai-inguruarekin amaituko da, krisiari buruzko euren ikuspegia eta proposamenak luzatu ditzaten.
Etorriko zaretelakoan eta zuen ekarpenak luzatuko dizkiguzuelakoan.