2010ko otsailak 6.Manifestazioa Makroespetxeen aurka. 19-etan San Anton Enparantza, Gasteiz ANTOLATZAILEA: Makroespetxeen Aurkako Plataforma Eguzkik deialdiarekin bat egiten du
– Urtetan zehar, estatu-errepresioaren areagotze eta hedapen prozesua ikusten ari gara, gero eta populazioaren alderdi handiagoaren aurka doana. Nabarmena da pobreziaren, atzerritarren, disidentzia politikoaren edota langileriaren kriminalizazioa. Batzuetan, ezegonkortasuna pairatzen ari den langileria legaltasunik ezaz baliatzera behartuta dago. Aipatutako kriminalizazioa, zenbait giza-mugimenduetara ere hedatu egin da, oraingo krimen-politika edo gero eta kartzela-aldeko jarrera gehiago duen gizartea kolokan jartzen dituzten mugimenduetara hedatuz, hain zuzen. Honelako gizartean, gizabanakoak gero eta isolatuago gaude, eta estatua gu kontrolatzeaz arduratzen da, dirutza egiteko eta sistema mantentzen jarraitzeko
Makro-kartzelen eraikuntza da giza-talde hauen gaineko kontrolaren eta errepresioaren adierazgarri nagusia; espetxeratutako populazioaren gehiengoa aipatutako giza-mugimendu hauetaz osatuta dago.
Errepresio eta kontrol honen parte diren makro-kartzelen aurkako mobilizazioa egiteko deialdia egin nahi dugu.
– Araba, beste hainbat leku bezala, garapenerako egitasmotan murgilduta dago. Tamalez, plan horiek aztarna utziko dute geratzen zaizkigun naturaren azken zirrikituetan. Abiadura Handiko Trenaz, energia-proiektuez edo goi-tentsioko linietaz ari gara. Gasteizko mendietan eragina izaten ari duen Zaballako makro-kartzela ere kontzeptu horren barruan dago. Proiektu horiek guztiak kapitalismoaren aurrerapenean lagunduko dute, eta “bizi-estandar” handiagoa emango digute. Hori guztia, egunero espetxeratutako pertsona kopuru handiagoaren eta lurrari eragindako zauri gehiagoren truke.
Makrokartzelen aurkako mobilizazioa eskatzen dugu, ama lurrarentzat kaltegarri diren proiektuen artean baitaude.
– Erabateko inposizio egoera honen aurrean, indarrak batzeko eta mobilizazioa eskatzeko arrazoi nahiko eta gehiegi ditugu. Aipagarria da “aurrerapen” honetaz etekina lortzen duten enpresen eta gobernuaren interes político eta ekonomikoen inposizioen bitartez, haien legaltasuna ere ez dutela betetzen.
Beraz, Gasteizen, otsailaren 6an, guztiok kalera irteteko deialdia egiten ari gara. Era honetan, telebistan eta parlamentuan entzuten ez den ahotsa eratuko dugu.