Albistea

  • Errausketaren aurkako plataformek, Usurbilgo eta Hernaniko alkateek egindako sei urteko luzapen eskaerarekin bat egiten dute.

    2010-02-22
    Partekatu - Compartelo

    Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak bat egiten du Usurbilgo eta Hernani alkateek plazaratu berri duten eskaerarekin, eta honetan ardura duten eragileei dei egiten die kontuan har ditzaten,

    errausketarikez04 mani060513

    batetik azken urte honetan Usurbilen aurrera eraman duten esperientzia, eta bestetik, hondakinen kudeaketari buruzko herritar askoren kezkak entzun ditzaten.

    Usurbilgo atez ateko bilketaren inguruan ez dago zalantzarik emaitzak ezin hobeak izan direla. 2009ko martxora arte hondakinen %28a biltzen bazen gaika, apiriletik aurrera %80tik gora jasotzera pasa dira. Otsailaren 27 eta 28ko herri galdeketan ikusiko da usurbildarrek duten iritzia, baina aurretik egindako inkestetan %68a atez ateko bilketaren alde agertzen da, eta %77a eroso sentitzen da bilketa honekin. Beraz, inork ezin du esan usurbildar gehienei oso zaila egin zaienik edukiontzien sistematik atez atekora pasatzea. Udaberri honetan Hernanin eta Oiartzunen ere hasiko dira sistema berriarekin, eta ziur gaude herri hauetan ere epe laburrean emaitza bikainak lortuko direla. Eta ondoren beste herri batzuk jarraituko dute…
    Bestalde, hondakinen kudeaketak herritarrak orokorrean kezkatzen ditu eta honen erakusle dira egunkari desberdinetan agertzen diren artikulu eta gutun ugari eta anitzak, koordinadorak Legebiltzarrean aurkeztu zituen 35 000 sinadurak eta Ingurugiro Sailean aurkeztutako 2100 alegazioak Zubietako erraustegiaren proiektuari, herri desberdinetan antolatzen diren erakusketa eta hitzaldietara hurbiltzen den pertsona kopurua….
    Gaia jendearen artean puri-purian dago eta penagarria da Foru Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik eta hauetan nagusi diren alderdietatik datorren mezua errausketa plantaren tramiteen azkartzea besterik ez dela ikustea. Beren buruak hain demokratatzat hartzen dituzten politikariek herritarren iritziari beldurra diotela erakusten dute, uko egiten baitiote behin eta berriz aurrez aurreko eta herriz herriko eztabaidari, eta beraiek kontrolatzen dituzten erakundeetan bakarrik sentitzen dira seguru.
    Koordinadorak eskatzen die erakundeei politikakeriak eta hauekin lotutako negozioak albo batera utz ditzatela, hondakinen kudeaketarako sistema jasangarriak bultza ditzatela, emaitzak aztertzeko aukera izan dezatela agintariek eta herritarrek, eta, bukatzeko, martxan jar dezatela herri galdeketa bat non denon artean erabakiko dugun nolako kudeaketa nahi dugun hondakinetarako: errausketa, 4 edo 5 edukiontzi, atez ateko bilketa, etab. Eta honetarako guztirako denbora ezinbestekoa da.
    Honela izan ezean, 400 milioi euro xahutuko dira honelako proiektu batean, defizitarioa izango dena materian (lehengaiak erraustuko ditu), energian (produzitzeko behar denaren energiaren seirena sortuko du), ekonomikoki (atez atekoa sinpleagoa da eta birziklatutako materia gehiago saltzen da), lanpostu aldetik (erraustegiak eraiki ondoren oso lanpostu gutxi sortuko ditu), baina superabita izango du tximiniatik aterako diren gas kaltegarrietan, han sortuko diren errauts eta zepa toxikoetan (zabortegiren batera eraman beharko dira) eta negozio zikinetan, azken aldian Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiak izan dituenen antzekoak.

    Errauste plantaren proiektuaren atzerapena orain!


    Partekatu - Compartelo