Apirilak 21 asteazkena Urigainen 18.00tan informazio bilera. Maiatzak 1 ERREKA JETSIERA 15.45etan Beko Plazan edo 16.15etan Etxarrin. Helmuga 17.00tan txozna inguruan
Kaixo lagunok!!! Egunak joan, egunak etorri, santa krutzen usaia nabari da geroz eta gertuago… Aurten de erreka jetsiera antolatu dugu, azken urteetan bezela, aspaldi egiten zen ekitaldi hau berreskuratuz eta mantenduz! Leitzaran bizi baten alde lemapean burutuko dugu, izan ere Andoainek natur baliabide ikaragarria dauka Leitzaran bailaran eta hau zaintzea denon egin beharra da ondorengoek ere disfruta dezaten, horregatik, 4.urtez jarraian Andoaingo piratok erreka gurea egingo dugu eta gure balsekin errekan behera murgilduko gara… Apirilak 21 asteazkena Urigainen 18.00tan informazio bilera. Maiatzak 1 ERREKA JETSIERA 15.45etan Beko Plazan edo 16.15etan Etxarrin. Helmuga 17.00tan txozna inguruan. Gogoratu, aukera dago edozein modutan jeisteko, mozorrotuta, ur pistolekin,… baina beti ere kontuan izanik erreka ez dugula zikindu behar. Animatu eta parte hartu!!!! Zabaldu andoaindarrei!!!!!! Gora erreka jetsiera ta gora santa krutzak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!