Albistea

  • Otxandio: Herritarren kontseilua aurkeztu du udalak

    2010-05-04
    Partekatu - Compartelo

    Udalak herritarren partehartzea bermatuko duen organo berri bat aurkeztu du: Herritarren Kontseilua. Herritarren kontseiluan otxandioko herritar guztiek dute partehartzeko aukera.

    ESKEMA-300x152

    Organo honetan Otxandioko garapenean inportanteak eta estrategikoak diren proiektuak aurkeztuko dira eztabaidarako. Udal batzarrak bertan hartzen diren erabakiak errespetatu beharko ditu.

    Demokrazia partehartzailean sakontzeko bitarteko bat sortu du udalak, udal ordezkariek diotenez, partehartzea ez baita eskubide bat bakarrik, herritarren betebeharra ere badelako.

    Otxandioren garapena iraunkortasunean (dimentsio soziala, ekologikoa eta ekonomikoa barnebilduz), euskalduntasunean eta partehartzean eraiki nahi da, eta Herritarren Kontseilua tresna inportantea izango da horretarako.

    Lehengo Herritarren Kontseiluan ur zikinen arazketa izango da eztabaidagai. Bertan bi proiektuen artean erabaki beharko da: Foru Aldundiak proposatzen duen sistema industrialaren eta biodisko, zingira eta urmaeletan oinarritutako sistema ekologikoare artean hain zuzen.


    Partekatu - Compartelo