Albistea

  • La mar, nuestro litoral, el futuro de la pesca?se encuentran en situación dramática.

    2010-05-19
    Partekatu - Compartelo

    El próximo 22 de Mayo en la localidad de Ondarroa(Bizkaia), diferentes colectivos, agentes sociales y personas de todos los ámbitos nos reuniremos para presentar debatir y abordar una propuesta de solución a ser implementada dentro de las 12 millas de aguas territoriales.

    barco pesca

    ONDARROAKO ADIERAZPENA ARRANTZA JARDUEREN ETA BIOANIZTASUNAREN BABESERAKO EKIMENA EUSKAL KOSTALDEKO 12 MILIA ITSASTARRETAN Itsasoa. Urdintasun amaiezin hori, bizitza eta lana ematen dizkiguna, bukatzen ez diren baliabideen iturria, ekosistema zaurgarria ere bada. Gaur egun kutsadurak, arrantzaren gainustiapenak, kostaldearen egindako hamaika eraikuntza-lan ezberdinek eta aldaketa klimatikoak mehatxupean jarri dute. Arrantza jarduerak ondare publikoaren baliagai naturalak diren arrain eta itsas animaliak harrapatzea du helburu. Egun, baliagai preziatu horien biziraupena eta berreskurapena ez daude bermatuak, bereziki, erabilera komertziala duten espezieen kalen gainustiapenaren eraginez. Bizkaiko golkoa eta bertako Capbreton-eko fosa, itsas korronte biziek zeharkatzen duten eta ekoizpen primarioan aberatsa den eremua, espezie anitzek elikatzeko eta arrautzak jartzeko erabiltzen duten eremua, interes biologiko handikoak diren habitat eta komunitate ezberdinez hornituta dauden eremu pelagiko eta itsas hondoen gordeleku da: hondartzak, alga zein fanerogamoen zelaiak, hobi arrokatsuak, ezpondak, itsaspeko mendi eta zuloak, arrezifeak, itsas hegaztien (sedentarioen zein migratzaileen), zetazeoen, ekinodermatuen, poriferoen, poliketoen, mouluskuen, krustazeoen, hidrozooen, brakiopodoen, briozooen etabarren komunitateak… Gainera, interes komertziala duten antxoa, berdela, sardinak edo txixarroa bezalako espezie pelagikoak dira ziklo biologikoan zeharreko hainbat garaitan gure kostaldera hurbiltzen direnak. Beste batzuk, esaterako legatzak, zapoak, txipiroiak, edo oilarrak gure kostaldeko hondoetan dituzte euren habitatak, eta ondorioz leku horiek dira espezie horien kala (arrantza-toki) nagusiak. Euskal kostaldeko kalen kolapso biologikoa. Azken hamarkadetan arrantza-flotaren ustiapen-ahalmena eta arrainak atzemateko teknologia oso azkar garatu dira. Espezie pelagiko zein demersalen ugalketa zein banaketa-zikloetan aldaketak gertatzen ari dira, zenbaitetan bueltarik gabeko bidean arrantza-mota intentsiboen eta epe motzeko aurreikuspen ekonomikoen eraginez. Arrantza modu suntsitzaile honi arte moten kontrol falta eta arrainak porturatzean harrapaketak behar bezala ez kontrolatzea gehitu behar zaizkio, irizpide zientifikorik gabe ezartzen diren harrapaketa-kopuruekin, espezie askorekin egiten diren arrantza-bazterkinekin edota arrantzarako ezarri diren arau-hausteekin batera. Eskrupulorik gabeko ustiapenak, zein kalak eta horietan bizi diren espezieak amaiezinak direla usteak, egoera oso larrian jarri ditu itsas ingurunea ez ezik armadoreak, arrantzaleak, xehekariak, eraldaketa-industria eta kontsumitzaileak. Egun, Europako uretan egiten diren harrapaketen % 88-ak ustiatzen diren populazioen ugalketa eta horien segurtasun biologikoaren mugak gainditzen ditu, ondorioz, hainbat espezie gutxieneko biomasara ere ez direlarik iristen. Gaizki antolatutako flotaren eta dauden baliabideak jasan dezaketena baino ustiapen-maila handiagoaren eraginez, espezieak eta horien habitatak kolapso biologikoaren eta iraungipenaren bidean daude aldikako ebaluazio zientifikoek behin eta berriro erakusten diguten bezala. Honek guztiak arrantzaleen irabaziak murriztea dakar galera ekonomikoak izateraino, diru publikoaren beharrak erakusten duen bezala. Honek gainustiapena eta espezieen iraungipena areagotzen du. Horregatik, ezinbestekoa da berehalako esku-hartzea. Arrantza Politika Bateratuaren berriztapena Europako Batzordea ia EB osora orokortua dagoen gehiegizko arrantzaren jakitun da, baina aldi berean arazoak ditu sortu diren arazoak garaiz eta modu eraginkorrean konponduko dituzten neurriak hartzeko. Eragile ekonomikoek eta estatu ezberdinetako arrantza-industria erraldoiek ezarritako jazarpenak ezinbestekoak diren neurriak hartzea galarazten du. Hainbatetan jazarpen hori arrantza-politikak gidatu beharko lituzketen irizpide zientifikoen gainetik jarri da. Iaz 2013rako betetzeko aurreikuspenarekin argitaratu zen Europar Batasuneko Arrantza Politika berritzeko Liburu Berdean arrantzaren gainustiapenaren mehatxuari bete-betean heltzen zaio. Kalak ustiatzeko arrazoizko etekinetan eta arrantza sostengarrian oinarritutako politika proposatzen da, hortik baino ez baita etorriko ondare natural publikoa den itsas ingurunearen kontserbazioa. Europako Batzordeak kostaldeko artisau moduko arrantza babestu nahi du. Ezinbestekoa da gure itsaso eta ozeanoak jasaten ari diren galera ekologiko hau gelditzea gure agintariei egitea eskatu behar dizkiegun ikuskapen-, kontrol- eta murrizketa-neurriekin. Izan ere, ebaluazio zientifikoak eta arrantza-ebaluazioak egiten dituzten ICCAT, ICES, CITES, AZTI, IFREMER………bezalako erakundeek aldiro eta etengabe ohartarazten gaituzte egoeraren larritasunaz. Natura Sarea 2000 itsastarra Bestalde, Kantauri aldean Natura Sarea 2000 itsastarrak dituen gabeziak azpimarratu behar dira. Kantauri Itsasoan ia ez dago Europako Batzordeak Habitat-en Zuzentarauan zerrendatutako habitat itsastarrik zein hainbat espezieen kontserbaziorako ezarritako kontserbazio-eremurik, eta beraz, ezinbestekoa da gabezi hauei aurre egitea babestutako itsas eremuen sarea handiagotuz. Bestelako nazioarteko konpromisoek ere behartzen dituzte gobernuak itsasoaren kontserbazioa emendatzera. Horrela, Nazio Batuen Aniztasun Biologikoaren Hitzarmenak (CBD) gutxienez munduko itsas eremuan % 10-a babestea eskatzen du; Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunak (UICN) portzentaje hau %-20-%30 artean handitzeko eskatzen du; Atlantiar Ipar-Ekialdeko ingurune itsastarraren babeserako Nazioarteko Hitzarmenak (OSPAR) bere eraginpeko eremu osoan, non euskal urak sartzen diren, babestutako itsas eremuen sarea egitea eskatzen du. Bestalde, Espainiako Gobernuak EB-ren Itsas Estrategiaren inguruko Zuzentaraua betetzeko proposatutako Itsas Eremuaren Babeserako Legearen lege-proiektuaren barruan babestutako eremuen sarea egitea aurreikusten du bere helburuen artean. Itsas Eremu Babestuak. Kostaldean zein itsaso barruan Babestutako Itsas Eremuak (BIE) izendatzea neurri eraginkorra da zientzialariek ebaluatu eta frogatu duten bezala, eta gainera, lehendik ere hainbat gobernupeko agentziek, erakunde zientifikok, kontserbazioaren aldeko erakundek zein tokiko arrantzaleen kofradiek sustatu izan dute neurri hauek hartzea nazioarteko komunitatean. Itsas eremuak babesteko ekimen arrakastatsu horiek gidatuta euskal kostaldeko uretan babestutako itsas ekosistemak izendatzea proposatzen da. Horrela, bertako flora eta fauna babestuko lirateke etorkizunean Kantauri Itsasoari lotutako giza populazioen eta horien arteko sare sozialak mantentzea, merkatuak itsasoko produktuez hornitzea eta gure herriaren elikadura subirautza bermatuz. Honela, lehentasunezko neurritzat hartzen dugu lehorretik itsasorako hamabi miliako eremua BIE bilakatzea. Babestutako itsas eremuen erabilera ebaluatu duten nazioarteko txosten eta proiektuek itsasoko bioaniztasunaren balioen eta erabilera komertziala ematen zaien espezieen errekuperazio eraginkorra bermatzen dute. Neurri hori euskal kostaldera ekartzea eskatzen dugu. Txikia, baina aberatsa, den plataforma kontinentala kontserbatuko litzateke, horretarako garrantzitsua baita artisau erakoak ez diren flota eta arrantza-moduak (esaterako, arraste-arrantza eta zerkoa) debekatzea. Babestutako Itsas Eremuan amu-arrantza, otarrak eta arrantza-modu sostengarriak baimenduko lirateke. Gainera, eremu horren barruan “Erretserba Guneak” izendatuko lirateke arrautzak jarri eta arrain txikiak hazteko, eta horietan mota guztietako arrantza debekatuko litzateke. Bi babes eremu horiek Kantauri ekialdeko itsas baliabideen ustiapen jasangarria egiteko tresna baliagarriak direnaren uste garbia daukagu. Bizkaiko golkoak proposamen hau atzerapenik gabe gauzatzeko baldintza guztiak betetzen ditu, eta auzi honek sortzen duen kezkaren adibide da OCEANA-COBE nazioarteko ekimena, zeinak Ulia eta Jaizkibel arteko eremu pelagikoa eta itsas hondoak babestu eta Biarritz eta Donostia artean 173 Km2-ko korridore ekologikoa sortzea proposatzen duen. Itsas eremu honen babesak kontaezinezko onurak ekarriko lituzke: kalak eta bertako espezieak leheneratzeko aukera ekarriko luke, arrantza utzi duten arrantzaleek jarduera horretara bueltatzeko aukera izango lukete etab. Baliteke erabaki honetan egotea arrantzak hurrengo belaunaldietan jarraipena izan dezan erein behar den lehen hazia. Kala horietatik lor daitezkeen etekin ekonomikoak handiak dira (iraganean ikusi dugun bezala), eta horrela, gure itsas portuak biziberrituko genituzke arrain-ustuketaren, salmenten, mentenu-lanen etabarren bidez. Agintariek proposamen honen arabera jokatzen badute, agian ez da berandu izango arrantza gure kostaldeko Euskal Herriko lehen sektorean garrantzia handiagoa izango duen jarduera errentagarria eta kulturala izatera bueltatzeko, eta ezta itsasoko habitat eta espezieak kontserbazio-egoera egokiak mantentzea bermatzeko ere. Baina horretarako beharrezkoa da erabakiak hartzen hastea. Horregatik, jarraian aipatzen diren pertsona zein taldeek ondorengoa sinatzen dute: ONDARROAKO ADIERAZPENA Jabetzen gara arrantzaren gainustiapenak eta suntsipen ekologikoka Kantauri itsasoan eragiten dituen buelta ezinezko kalteetaz. Espezieen, hau da, gure janari iturrien eta habitat zein eskositema osoen desagerpena bizi dugu, eta horrekin bioaniztasunaren galera. Honen guztiaren eraginez arrantzak gero eta errentagarritasun txikiagoa du, eta desagertze bidean egon daiteke. Europar Batasuneko arrantza politikek eta horiek ezarritako erregulazio, ikuskapen eta kontrol-tresna ezberdinekin ezarritako arauak betearazteko erakutsitako ezintasunaren ondorioz, eta arazo honi irtenbide eragingarri eta berria aurkitu nahian, dei egiten diegu erakunde publikoei, arrantza eta eraldaketa sektoreei, komunitate zientifikoari, gizarte eragileei, eta oro har, euskal gizarteari ekimen honetara atxiki eta bere bidearen bukaeraraino ausardiaz lagun dezaten. Gure instituzioetako arduradunei eskatzen diegu gure kostaldetik 12 itsas milia arteko eremua, estatu frantziarrekiko mugatik hasi eta Punta-Lucero itsasmuturraren Ipar-Hegoalde arteko mugarainokoa, “Babestutako Itsas Eremua” izendatzea, eta eremu horren barruan “Erretserba Guneak” izendatzea. Babestutako eremuaren barruan artisau-erako arrantza baino ez baimentzea eskatzen dugu, amuekin eta nasa edo otarrekin. Horrela, egungo flota baxurako arrantzarekin (sareak) mantenduko litzateke, arraste eta zerko modukoak galarazita. Erretserba guneetan mota guztietako arrantza debekatuko litzateke. Babestutako Itsas Eremu honek kostalde osoa eta bertako kalak (Plaiaxun, Garro, Arritxu, Erreka, Xantamo…), flora eta faunan aberatsak dituen itsas hondoak, eta legatza edo bixigua bezalako espezieek arrautzak jartzeko beharrezkoak dituzten habitatak babestea ahalbidetuko luke. Betidanik ustiatu izan diren kalak kontserbatzeko aukera emango luke. Neurri hauek sektorean zati bati eragingo lizkioken kalte ekonomikoen aurrean, administrazioek mota guztietako laguntzak ematea eskatzen dugu kolektibo hori baliagaien kudeaketa berrira egokitu arte. Arrantza-jardueren, kirol arrantzarena barne, kontrol zorrotza eskatzen dugu ezarritako legediaren aplikazioa bermatzeko. Aukera hauek arrantza sektorearen etorkizuna, itsasoko bioaniztasuna eta ekosistemak, beraz, itsasoko ondare natural publikoa eta bertatik ustiatzen duguna kontserbatzeko ezinbestekoak direla uste dugu. Administrazio eta instituzio ezberdinei proiektu hau abiarazteko eskatzen diegu lehenbailehen errealitate bihur dadin. Gizarteari eta sektore interesatuei ere eskaera berezia egiten diegu arazo honetaz jabetu eta ekimen hau, eta ekimen honen lagungarri izan litezkeen gainerakoak, sustatu ditzaten. Ondarroa, 2010eko maiatzaren 22an


    Partekatu - Compartelo