Albistea

  • EBko Garraio ministroek Zaragozan ekainaren 8-9an egingo duten gailurrera ere Hendaiako Ituna helarazteko ekimena

    2010-05-19
    Partekatu - Compartelo

    Bertan hainbat legebiltzarkidek AHTren aurkako oposzioaren arrazoiak entzun eta Hendaiako Adierazpen Komuna jaso zuten. Halaber, EBko Garraio ministroek ekainaren 8-9an Zaragozan egingo duten Gailurrean ere Hendaiako Ituna entregatzeko ekimena iragarri dugu:

    notav muerte

    Goizeko 8tan berrehun lagundik gora elkartu ginen atzo goizean Europako Parlamentuaren atarian Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta Europako erakundeetara helarazteko. Hainbat herrialdeetatik etorritako kideak batu ginen bertan, bai Italiako Val Susatik, bai Frantziako Estatuko eskualde ezberdinetatik, eta Ipar eta Hego Euskal Herritik ere. Val Susako herritarrek erresistentzia aktiboko gune baten irudikapena eratuta zeukaten goizean goizetik eta gosaria eskaini ziguten bertaratutako kide guztioi. Beraien herrialdean eramaten duten borrokaren islada izan zen. Parlamentuaren atarian AHTren aurkako banderolak ta aldarrikapenak nagusiak izan ziren goizean goizetik. Herrialde ezberdinetako AHTren aurkako miugimenduek izenpeturiko Herndaiako Ituna entregatzeko ordua iritis ahala, berrehun lagunok Europar Parlamentura sartu ginen bertako ziurtasun langileen begirada harrituaren aurrean. Parlamentuaren areto bat bete-bete eginda, hainbat herrialdeetako herri mugimenduek izenpeturiko Hendaiako guttuna entregatzeko ekitaldiari hasiera eman zitzaion. Ekitaldiari hasera emanez, bilkura honen ardura hartu zuten Europarlamentarioek hitza hartu zuten eta herri mugimenduen ahotsak entzun behar zirela azpimarratu zuten. Jarraian Hendaiako Ituna Europako Parlamentuko Lehendakari-ordeari eskura eman zioten herri mugimenduetako hiru ordezkarik. Berak dokumentu hori garraio batzordeari entregatzeko konpromezua hartu zuen. Ekitaldia osatzeko herrialde bakoitzeko ordezkariek egitasmo horien tokian tokiko kalteen edo bizitako egoeraren berri eman zuten. Frantziar Estatukoek batipat AHTren egitasmoa bultzatzeko gobernuek darabiltzaten gezurrak agerian jarri zituzten. Italiano lagunek Val di Susako bailaran pairatzen duten militarizazioa eta egitasmo erraldoi hauetan mafiak duen esku hartze zuzena salatu zituzten. Hego Euskal Herritik, Espaniar gobernuak daraman AHTren aldeko erokeriazko politika salatu genuen. Izan ere, Europar erakundeek AHTren eta azpiegitura handien auzian duten erantzunkizuna gogora ekarri ondoren, une honetan Europa osoan eraikuntzan diren AHTren obra guztien %64 Espainian metatzen da (2008ko datua). Hori dela eta, AHTren inguruan sorturiko interes polítiko eta ekonomiko pribatu izugarriek–eraikuntza sektoreari loturikoak batipat– AHTren auzia Espainian “Estatu Arrazola”ren menpeko bihurtu dutela azaldu genuen; Espanian, nolabait, une honetan AHTren egtasmoak euren jantzi europarra erantzi eta izaera estatal hutseko armadura bat jarri dutela aditzera emateko. Horrekin batera, AHTren auziaren atzean ikuspegi sozial eta bizimodu aukera ezberdinak kontrajartzen direla nabarmendu genuen; ildo horretan, AHTak eta lurraldearen metropolizazioak gure herrian eragiten dituzten ondorio larriez ohartarazi genuen, nekazaritzako bizimoduaren bermea izan diren baso, bailara eta erreken suntsipenak aurrera begira lurrari loturiko norabide diferenteak lantzea eragotziko duelako (AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek Estrasbuirgon frantsesez egin zituzten adierazpenak bidaltzen dizuegu, gaztelaniara itzulita). Ekitaldira bertaratu ziren 15 Europarlamentariek harrera eta erantzun ezberdinak eman zituzten herri mugimenduen azalpenen ondoren. Aipagarria da Joe Higgings irlandarrak entzundako salaketa eta aldarrikapen guztiekin zeharo bat egin, eta bakoitzak gute herrialdeetan borrokan segitzeko garrantzia azpimarratu zuen, Europar Parlamentutik etorri daitekenaz batere fidatu gabe. Italiako Sonia Alfanok, berriz, egitasmo hauen atzean izan ohi den demokrazia falta eta estatuek ezarri ohi dituzten bortxakeriazko egoerak errekonozitu zituen. Jean Luc Benomias Frantziarrak, azkenik, bere burua AHTren alde sutsuki agertu zuen, bildutako jendearen animoak berotuz. Hau dena gertatzen ari zen bitartean Val Susan polizia ezarritako errepresioaren irudi ikusgarriak proiektatzen ari ziren aretoan. AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek ekimen honen inguruan oso positiboki baloratzen dugu herrialde ezberdinetako mugimenduen artean izan dugun topaketa eta harremana. Europa mailan AHTren aurkako protestak areagotzen ari direnaren erakusletzat jotzen dugu Estasburgon bizi izandakoa eta aurrera begira lan amankomuna egiten jarraituko dugula erabaki dugu bertan. EBko Garraio ministroek ekainaren 8-9an Zaragozan egingo duten Gailurrean ere, Hendaiako Ituna entregatzeko ekimena: Bukatzeko, Europako Batasuneko garraio minstroek datorrene sainaren 8 eta 9an “Europa osoko Garraio sareen egoera eta Etorkizuna” aztertzeko egingo duten Gailurra dela eta, AHT GELDITU! Elkarlanak era guztietako talde eta eakundeei Hendaiako Deklarazio Komunari atxikimendua emateko dei egiten die, hain zuzen ere Zaragozako Gailurrean bertan Europako agintariei helarazteko asmoz.


    Partekatu - Compartelo