Albistea

  • Nafarroa bizirik nahi dugu!

    2010-06-23
    Partekatu - Compartelo

    Nafarroa, gure lurra, gure herria, azken hamarkadetan ezagututako ingurugiroaren eta jendartearen aurkako erasorik larrienak jasaten ari da.

    Nafarroa bizirik...

    Herritarren argudio ekologiko eta sozialen arrazionaltasunaren aurrean, kapitala eta bere zerbitzura dagoen jauntxokeriaren logika nagusitzen da. Itoitzeko urtegia, Kastejoneko termikak, Lizarraldeako Goi Tentsioko Linea, Baztango Aroztegiako egitasmo urbanistiko-espekulatzailea, Iruñeko AHT geltokia, Olaztiko errauskailua, Bardeetako tiro poligonoa, Zilbetiko harrobia, Leitzako parke eolikoa, Sarriako presak eta ibaien egoera, kutsadura elektromagnetikoa? guztietan gidoi bera errepikatzen da: nafarroako erakunde desberdinen babesarekin herri hauetan proiektu irrazionalak inposatzen dira. Horregatik, egitasmo guzti hauek gelditzea eta herritarren iritzia errespetatzea eskatzen dugu Gure lurra, gure nekazaritza, gure industria, gure kultura eta gure biziak multinazional, espekulatzaile eta mota guztietako tratularien eskuetan daude. Beren etekinen logikak hartzen du garrantzia soilik, kasu askotan ?garapena? eta ?modernitatea? bezalako hitz ponposoekin mozorrotuta, herri xehearen interesak eta hitza baztertu eta zokoratzen duten bitartean. Hori gutxi balitz, ingurunearen aurkako erasoei delako ?atzeraldi ekonomikoaren? ondorioak gehitzen zaizkio: espedienteak eta kaleratzeak hamarnaka, aurrekontu sozialetan murrizketak, lan-baldintzen prekarizazioa,?. Nafarroako toki ezberdinetatik gehiegikeria hauen aurka gure ahotsa altxatzen hasi gara. Lan horretan plataforma, koordinadora eta ekimen ezberdinak sortu dira eta hauen bidez mobilizazio ezberdinetan parte hartu dugu. Gaur, ordea, urrats berria ematea beharrezkoa jotzen dugu, aipatu dugun bezala eraso hauen azpitik izendatzaile komun bikoitza dagoelako: alde batetik eskubide sozial, herritar eta ekologikoen menperakuntza, hau da, biziaren beraren menperakuntza hazkunde eta garapen etengabean oinarritzen den jendarte eta botere ekonomikoarekiko; eta bestetik, gehiegikeria hauei guztiei erakunde desberdinek ematen dieten babesa. Horregatik, aipatu talde eta ekimenei Nafarroaren defentsan, gure lurra eta herriaren defentsan indarrak biltzeko eta ezarri diguten jendarte eredu antisozial, eta ekologia eta demokraziaren aurkakoari aurre egiteko deia egiten diegu agiri hau sinatzen dugunok. Datorren ekainaren 26an Iruñean burutuko dugun manifestaldi baterako deiarekin zehaztu nahiko genuke aurreko deialdia, dagoeneko martxan dauden erantzunen elkargune eta etorkizuneko ekimen berrien abiapuntu gisa.


    Partekatu - Compartelo