Barakaldoko Eguzkik.Basatxuko araztegian Lindanea aurkitu zuteneko bi urte beteko direla gogoratu digu.
Datorren uztailaren 29an Basatxuko araztegian Lindanea aurkitu zuteneko bi urte beteko dira. Honen urak giza kontsumorako erabiltzen ziren eta Barakaldoren zati handi bat hornitzen zuten. Kutsadura honen iturria Trapagako udalerrian kokatuta dagoen Oiola urtegia zen. Bi urte igaro dira eta denbora tarte honetan zenbait ikerketa egin diren arren, ez da kutsadura honen iturria ezagutzen eta urtegiaren urak giza kontsumorako erabili gabe jarraitzen dute. Egoera honen aurrean Barakaldoko Eguzkik honako hau ezagutzera eman nahi du: -Lehengo eta behin, kutsadura uztailaren 29an antzeman zen arren azkenengo azterketa hiru hilabete lehenago burutu zela gogoratu behar da; hau da, Barakaldoko biztanleria Lindanez kutsatutako ura hartzen egon zen egun batetik hiru hilabetera joan daitekeen denbora tartean. -Aurrera eraman diren ikerketetan zonaldean kutsadura iturri berriak topatu omen dira, baina hauek ez dira Oiolako urtegiaren kutsaduraren erantzuleak. -Bi urte hauetan zehar, Oiolako urtegiko ura giza kontsumorako erabili ez den arren, urek bere bidea jarraitu dute eta Errekatxo, Gorostitza eta Barakaldoraino ailegatu dira, ortuak ureztatzeko eta kirol-arrantza egiteko erabiliak izanik. -Seguraski, denbora tarte luze honetan Lindanea dela eta sortutako kutsadura maila apurka-apurka txikitzen joan da, baina honen iturria ezezaguna denez gero, etrokizunari begira dagoen segurtasun eza nabaria da; izan ere, hainbat egoerek ( eurijasa handiak, lur jausiak ?) kutsadura mailak gora egitea eragin dezkete eta beraz, arriskua beti egongo da. -Azken hiru urte hauetan, Oiolako urtegian gertatutakoari Lindanea beste hainbat puntutan agertu izan gehitu behar diogu: · Resurrección María de Azkue kalea: 2007.urtean eraikuntza lanak egiterakoan. Honen inguruan aipatu behar dugu, lurzoru kutsatuak titulartasun publikoko eremuetan solik agertzen dira eta hauetatik metro gutxi batzuetara dauden titulartasun pribatukoetan ez dira inoiz agertzen. Hau kasualitatea da ala lurzoru kutsatuen gainean eraikitzen ari dira? · Castaños ibaia: 2009.urtean Ezpitsua Plataformak Gorostitza auzoan kutsadura iturri bat agertu zela salatu zuen. -Honek guztiak argi uzten du, Lindanea dela eta sortutako kutsadura oraindik ere benetako arriskua dela eta Argalarioko segurtasun-biltegiak ez duela arazoa konpondu. Arazo honi aurre egiteko tratamendu globala beharrezkoa da, baina badirudi Barakaldoko Udal Gobernuak zein gainontzeko erakundeek ez dutela horrelako neurririk hartu nahi. -Tratamendu global honek, herriko hainbat erakundek proposatutako honako neurri hauek hartu beharko lituzke beregain: · Dagokion erakundeek Barakaldoko, Ezkerraldeko eta Enkarterrietako lur eremuen ingurumen kalitatearen azterketa sakona egin beharko lukete. · Orubeen garbitasuna bermatu arte, eraikuntza baimentzen duten lizentziak ezereztea. · Arazo honen ikerketa eta jarraipenerako batzorde baten sorrera, honen partaideen artean: udaleko erakundeak, ekologistak, auzokide elkarteak, teknikoak?egon beharko lirateke.· Barakaldoko biztanleriaren azterketa epidemiologikoa, elementu toxiko hauek osasunean daukaten eragina neurtzeko. Bukatzeko, hausnarketarako sakon bat egitera gonbidatzen zaituztegu, neurri gabeko azkenengo prozesu industrialak eragin zituen kalteak ugariak dira eta, Lindanea dela eta emandako kutsadura adibide bat baino ez da. Industralizazioa zentsurik gabeko garapenaren lehenengo pausua izan zen, baina gaur egungo ereduak ere ez ditu garai hartan egindako akatsak zuzendu. Izan ere, zerbitzu sektorean eta eraikuntza espekulatiboan oinarritutako garapen ereduak Barakaldoko azkenengo gune naturalak suntsitzen ari ditu eta.Noizko langile-klasearen esplotazioan, kutsaduran edota Naturaren suntsiketa masiboan oinarrituta ez dagoen eredu ekonomiko bat?Barakaldo. 2010-07-27.