Albistea

  • Gobernuaren txostenaren kontraesanak eta gezurrak salatzen ditugu

    2010-11-25
    Partekatu - Compartelo

    Arartekoak adierazi zuen bezala, AHT-a eraikitzeak izango lituzkeen balizko onurak aztertzea soilik zuen helburu, ez bere alde txar odo onak orokorrean

    aht martxa

    Joan den ostiralean azaroak 19-an, Nafarroako Herri-Lan Sailak AHT-ak izango lituzkeen ondorioen gaineko ikerketa baten ondorioak aurkeztu zituen publikoki. MECSA enpresak eginiko txosten batetan oinarriturik Abiadura Haundiko Trenak Nafarroan izango lituzkeen ustezko onurak jendarteari azaltzea izan zen agerraldi honen helburua. Erabat propagandistikoa iruditzen zaigun agerraldi honen aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak, honako adierazpenak egin nahi ditu: 1.- AHT-ak eragingo lituzkeen ondorio eta kalteen inguruko ikerketa bat, berau eraikitzeko pausu tekniko, finantziero eta politiko guztiak baino lehenago egin behar dela uste dugu. Hau da, ikerketa, AHT eraikitzeko erabakia hartu baino lehen egin behar zen eta ez erabaki hori erabat hartuta dagoenean, Nafarroan AHT-a eraikitzeko prozesua orain hamar urte baino gehiago abian jarria baita. 2.- 2008-ko irailean Nafarroako Gobernuak MECSA enpresari, AHT-ak ingurumenean izango lituzkeen inpaktuak zein inpaktu ekonomiko eta sozialen inguruko txostena egiteko lana bideratu zion, 152000 euroko aurrekontuarekin ( 25 milio pezeta baino gehiago). Momentu hartan, AHT-ren aurkako oposizioak MECSA enpresari azpiegitura honek izango lituzkeen ondorioei buruzko informazioa emateko proposamena egin zion. Enpresak uko egin zion proposamen honi, Nafarroako Gobernuak txostena egiteko soilik Gobernuak berak emandako informazioa erabiltzea jarri bait zion baldintza moduan, herritarren parte ?hartzeko aukerari ateak itxiz. 3.- Txosten honek, Arartekoak adierazi zuen bezala, AHT-a eraikitzeak izango lituzkeen balizko onurak aztertzea soilik zuen helburu, ez bere alde txar odo onak orokorrean. 4.- Bi urte beranduago txosten hau ez da publiko egin, nahiz eta AHT-ren aurkako oposizioak hainbat aldiz txostena eskuratu ahal izateko eskakizuna egin duen. Hau da informazio publikoa hutsaren hurrengoa izan da. 5.- Beraz, Nafarroako Gobernuak joan den azaroak 19-an eginiko agerraldia AHT-ren aldeko propaganda hutsa dela deritzogu, beste eragile batzuen ekarpenik onartu ez duen eta publiko egin ez den txosten batetan oinarriturik. AHT-ren Nafarroako korridorearen aldeko agerraldi honi buruz, AHT Gelditu! Elkarlanak honak zehaztapenak egin nahi ditu: 1.- Nafarroako korridorearen eraikuntza kostuak, lau haizeetara zabaltzen ari diren 1957 milio euro baino askoz gehiago kostako dira. Nafarroako Gobernua egiten ari den estimazioa oso motz gelditzen da (ikerketa lanak, expropiazioak, geltokiak, etab?), makroazpiegitura mota hauetako kilometro bakoitzeko eraikuntza gastuak eta ohikoak diren aurrekontuen desbiazioak( % 20 igotzen dira bataz-beste) kontutan izan ezkero. Egiazki, 3000 milio eurotik gorako diru kopuaz ari gaitezke. Hauei mantenimendu gastuak gehitu beharko zaizkiolarik ( 100000 euro kilometroko eta urteko, Roberto Jimenez-ek adierazi zuen bezala) gehi erabilera gastuak. . 2.- Gastu guztiak kontutan hartu ezkero, Nafarroako Korridorea, nabarmen defizitarioa izango litzatekeen azpiegitura litzateke, oso inbertsio haundia eskatzen baitu. Billetearen prezio garestiek bidaiari kopurua murriztu egingo duela eta garraioa potentzialki hartu dezaketen herritarren kopurua oso mugatua dela kontutan izanik. Mota honetako trenbide linea bat errentagarri izateko, gastu guztiak gehituta, eguneko gutxienez 30000 pertsonek erabili beharreko garraioa beharko litzateke, hau da urtean milio bat bidaiari baino gehiago. Ingenieritza eskolaren aburuz, Madrid-Sevilla linea, egunean 16000 bidaiarik erabiltzen duten Madrid- Sevilla linea ez da ekonomikoki errentagarria izango. Prentsa- aurreko honen bukaeran Las Palmas-eko Unibertsitateko bi irakasleek egindako ikerketaren ondorioak atxikitzen ditugu. Ikerketa honek Madril-Bartzelona linea aztertzen du eta bere erabilera baxua dela ondorioztatzen du. Hau da, hiriburu haundiak lotzen dituzten trenbide- lineak defizitarioak baldin badira. ¡ Nola izango da errentagarria Iruñea lotzen duena!, Nafarroako korrikoreak esplotazio komertziala defizitarioa izango litzateke, eraikuntza lanak eta zerbitzuaren beraren ondorioz sorturiko gastuak bete ahal izateko etengabeko finanziazio publikoa beharko luke izan ezinbestean. 3.- Nafar korridoreak ezaugarri mixtoa izanen lukela esaten duten arren, gaur egun Estatuan eraikitako linea bakar batek ez du merkantziarik garraiatzen, are gutxiago Madril- Bartzelona trenbide lineak. Bestetik, CEOE-ek adierazi zuenez ?abiadura haundiko garraioa ez da merkantziak garraiatzeko egokia. Nafarroako Korridoreak, merkantziak garraiatzekotan ere, ez luke trafiko mota hau maila haundian bere gain hartzeko gaitasunik izango. 4.- Txostenaren ondorioek denboran izugarri aurreztuko dela diote ( 1´5 milio ordu urteko) baina ¿nor iritsiko da lehenago Zaragoza, Madril, edo Bartzelonara denen diruaren lepotik? Herritarren gutxiengo bat, hiriburu hauetara ohiko bidaiak egiten dituena eta billetearen prezio garestia ordaintzeko aukera duena.Elite ekonomiko eta politikoen eguneroko beharrei zuzenduriko azpiegitura da AHT-rena, herritarren gehiengoak oso aldian edo sekula ere ez baitu garraio hau erabiliko. 5.- Jada eraikitako trenbide lineak eta egindako ikerketek abiadura haundiko garraio motak herriak eta eskualdeak guztiz baztertu egiten dutela baiztatzen dute, hiriburu haundiak lotzeko helburuarekin egina baita soilik. Azpiegitura erraldoiak eraikitzeak ez du aberastasun sozialarekin zerikusirik. Estatu Espainiarra, autopista, autobia eta abiadura haundiko linea kilometroetan lider nabarmena den arren, langabezi tasa altuenetarikoa duen Estatua ere bada. 6.- Ingurumenari buruzko kalteen inguruan Nafarroako Gobenuak publiko egindako ondorietan, kontsumo energetiko, kutsadura isurketak eta garraioaren istripu arriskuak soilik hartzen ditu kontuan. Ez ditu beraz, AHT-a eraikitzeak berak eragingo lituzkeen kalteak aintzat hartzen. Biodibertsitaten, hidrogeologian, barrera efektua, lur okupazioak, porlan ekoizpena, harrobien esplotazioa,osasunean erangingo lituzkeen kalteak( zarata, elektromagnetismoa?) etab?, ez ditu aintzat hartzen. Energia kontsumoak eta kutsadura isurketak azaltzen dituztenean ez dituzte AHT-a bera eraikitzean emango liratekeen kontsumoak eta kutsadura isurketak aztertzen. Kontsumo eta kutsadura kopuru hauen ustezko murrizketak ere zalantzan jartzen ditugu. Tren konbentzionalaren apustua egingo balitz CO2-ren eta energia aurreztea askoz haundia izango litzatekeelako. Bestalde, AHT-ak mugikortasuna bultzatzen du, lehen ez zegoen eskaera bat artifizialki sortzen baitu. Nafarroako Gobernuak egindako adierazpenak inolako seriotasunik ez duten propaganda agerraldi hutsa direla deritzogu. Eraikuntza enpresak aberastu eta gutxiengo baten interesen neurriko egitasmo da AHT-rena, batez ere elite ekonomiko eta polikoen interesen araberakoa.Kamioi eta kotxe trafikoa murriztuko ez duena ( are eta gehiago Altsasuko eta Tafallako geltokiak kentzen badira, eta billetearen prezio altua kontuan izanik). Beste behin ere, luxusko eskaintza bat, ¿nola ulertu daiteke AHT-ak hegazkinari bidaiariak kenduko dizkiola esaten denean, Noaingo aireportuko instalazioak haunditzea? ¿Ez al litzateke egokiago merkantzien nahiz bidaiarien garraio kopuruak jeisten hastea?¿ are eta gehiago,aldaketa klimatikoaren, lur eremuen okupazioen eta energiaren xahuketaren arduradun nagusienetako bat dela nabarmena denean? Azkenik, AHT Gelditu! Elkarlanak gaurtik aurrera Nafarroan sinadura bilketa kanpaina abian jarriko duela ere adierazi nahi du.Arestian aipatutako arrazoiak eta Nafarroako Gobernuak darabilen adierazpen eta agerraldi publikoen seriotasun eza eta eztabaida eta parte-hartze sozialaren ukazioa dela eta. Sinadura bilketa honetan Nafarroako Gobernuari eskaera zehatz hauek egingo zaizkio: 1.- AHT-ren egitasmoaren tramite administratiboen gelditzea, herritarren parte-hartzea eta azpiegitura honen inguruko ezinbestekoa den eztabaida sozialari bidea eman arte. 2.- AHT-ren eraikuntzak eragingo lituzkeen ondorioz kaltetutako Udalak, herritarrak, eta orokorrean Nafarroako gizarte osoa informatzeko konpromezu argia. Garraio eredu, lurralde antolaketa eta gizarte ereduaren gaineko eztabaida sozial sakona ireki eta bultzatzeko konpromezua exijitzen dugu, non eragile sozial, politiko, sindikal ezberdinek nahiz gizarte osoak parte hartuko duen 3.- Ingurumena kaltetuko ez duen garraio eredu publiko eta sozial baten aldeko konpromezua. AHT GELDITU! ELKARLANA


    Partekatu - Compartelo