Albistea

  • AHTaren lehenengo harria Andoainen: amorrua, propaganda, hautes iragarki eta legeari bizkar ematea

    2011-02-15
    Partekatu - Compartelo

    Ostirala otsailaren11, Arriola jauna ( Garraio Sailburua ) Andoaingo alkatea, Gipuzkoako Aldundiko kideaz… lagunduta, AHTaren ( Abiadura Handiko Trena ) lehenengo harria jarri dute Andoainen, Andoain eta Hernani arteko ibilbideko 2 zatien lanak ( eta Antzuola-Ezkiokoari) hasitzat emanaz.

    ahtandoainaktak2

    Eguzki talde ekologistaren aburuz, jokamoldea amarruz beterikoa, propagandazalea, hautes iragarki gisa erabilia eta legediari bizkar ematen diona da.

    Legediari bizkar ematea. Horixe da egun hauetan egiten ari direna, lehenengo harria jartzearekin eta hilaren 15eko desjabetzarako akta altxaketarekin.; izan ere Tolosa-Andoain-Hernani ibilbide egitasmoari 1200 alegaziotik gora aurkeztu genizkion, oraindik erantzun ez dituztenak. Gainera, nola eman diezaiokete lanei hasiera desjabetza gauzatu aurretik?

    Amarrua, Ekitaldia bera amarrua dela uste dugu, izan ere hori baita helburua, AHTaren ibilbidaren zati batzuk gehiago martxan daudela sinestaraztea, estatistikara gehituz. Egunerokotasunak berriz azaltzen digu zenbait zati geldirik daudela, eraikitzen ari diren enpresei ordaintzen ez dielakoan, Beraz, ez du inongo zentzurik zati berriak hastea gero geldirik egoteko.

    Propaganda. Ekitaldi hauen bultzatzaileak propaganda gisa erabiltzen dituzte, Abiadura Handiko Lineraen propaganda gisa, linea horren premia, beharra sortu nahian, estatuko AVEren erabilpen datuak azaltzen dutenean, bidaira kopurua dela eta, explotazio edo hustiaketa gastuei aurre egiteko lain osatzeko estu eta larri dabiltzala.

    Hautes iragarkia. Aukera bat gehiago argazki batean azaltzeko, diru publikoaren kontura bada ere.

    Abiadura Handiko Linearen aurrean, egunero milaka jendek erabiltzen duten tren sarearen hobekuntza eta eguneratzea bultzatzen dugu, Tren sare hau gehiegitan ahazten dute bere arduradunak – AHTaren arduradun berdinak – ondorioz jende asko betiko tren sarea erabili ezinik geratzen da egunero irisgarritasun arazoengatik, ordutegiak egokitzen ez direlako e.a.
    Horren froga Andoaingo apeaderoaren kasua izan daiteke: ADIFek eta Udalak apeaderoko pasabidea arriskutsutzat jo zuten eta irisgarritasun arazoekin; 2008ko otsailean urte horretan bertan pasabide berriaren lanak hasiko zirela iragarri zuen, haatik gaur egun lan horiek hasi gabe daude.

    Honekin batera, dei egiten diogu Andoain, Hernani eta inguruetako herritarrei desjabetzak gauzatzera datozen egunetan deitu dauden konzentrazioetan parte hartzera:

    Andoinen, otsailaren 15ean goizeko 8:30tan Udaletxe aurrean.
    Hernanin, otsailaren 24an goizeko 8:30tan Udaletxe aurrean.

    Eguzki 2011ko otsailaren 12an


    Partekatu - Compartelo