Albistea

  • Hitzaldia: Jaizkibel, Natura 2000 Sareko babesgunea

    2011-06-28
    Partekatu - Compartelo

    Datorren ostegunean ekainaren 30ean, Victor Hugo Etxean 19:30 etan, Jaizkibel eta Natura 2000 Sarearen inguruko hitzaldi bat antolatu dugu. Hitzaldian Jaizkibelgo balio naturalen berri emango da,
    Bideojaizkibelbizirik_tx

    baita Natura 2000 Sarean honek (Jaizkibelek) jokatzen duen papera azaldu eta bioaniztasunaren Europa mailako ekimen interesgarri honen berri ere emango da. Hitzaldia Leire Beteta ingurumen teknikariak emango du.

     

    Jaizkibel mendia eta beronen itsas egia, kantauriko kostaldeko  gune itsas-lurtar baliotsuenetakoa da. Oraindik basatiak diren 15 kilometrorekin, itzelezko paisaiak topatu ditzakegu non bereziki adierazgarriak diren labar ikusgarriak, zintzilikatutako haranak, itsas gaineko belardiak eta sinestezinezko forma geologikoak. Landare espezie endemikoak tapatu daitezke, Armeria euskadiensis esaterako y iritsi ezinezko labarrak itsas hegazti kolonia ugari biltzen ditu eta belatz handiak bertan habia egiten du. Kostaldeko urak, Gelidium algaren gune garrantzitsuenetako baten oinarria dira eta izurde naiz beste zetazeo batzuk ere bisitatu ohi dituzte.

     

    Garranatzi komunitarioko  10 bizigune edo habitat – zeinen artean, kostaldeko txilardegiak eta labarrak nabarmentzen diren – egonik eta europar mailan babestutako zenbait espezie ere, Jaizkibel Natura 2000 Sareko – ingurune babestuen europar sarea – partaide izatea eragin du, mundu mailan bioaniztasunaren aldeko ekimen garrantzitsuenetako bat. Jaizkibel 2004a ezkero da sare honen partaide.

     

    HIZLARIA: LEIRE BETETA (INGURUMENEKO TEKNIKARIA)
    GAIA: JAIZKIBEL ETORKIZUNA”NATURA 2000″

    ANTOLATZAILEAK:
    ALBAOLA
    ITSAS MENDI ELKARTEA
    EGUZKI


    Partekatu - Compartelo