Etxebizitza hauei EZ !! Herrian ez dago halako etxe motaren beharrik edo demandarik. Etxe sozialak eraiki behar dira eta erdi gunean, gazteak ez daitezen joan kanpora bizitzera. Etxeak bai, baina, herrian eta herritarrentzat.
Azken urteetan argitaratu diren ikerketa eta txosten guztiek argi gorriak piztu dituzte kostaldeko egoerari buruz . Hain zuzen ere, kostaldean ematen ari den neurririk gabeko garapen motak, ikaragarrizko hondamendia suposatzen ari da ingurumenean.
Mendexako etxebizitzak 2011an
Guztira: 265 etxe.
Hutsik: 108
(Hutsik dagozen etxeen % 90a karraspio aldean dago)
Gainera, 98 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua onartu zuen udal gestorak aurreko legealdian, Zelai auzoan.
APARKALEKUA
Aparkaleku horiek ez dira herritarrentzat.
Bai, kostalde osoan aparkatzeko arazoak daude udako bi hilabete horietan, baina kostaldeko herri xumeok ez dugu zertan gure gain hartu zama hori.
200 Aparkaleku horiek ez dute inongo arazorik konponduko.
Karraspiorako sarrera kobratzen zen garaietan baziren 125 aparkalekutik gora (kontuan hartu barik bide ertzean aparkatzen ziren autoak) eta hala ere, aparkatzeko sekulako arazoa zegoen. Zer konponduko du honek egunero datorren jendetza ikusita?
Auto pilaketak eta kutsadura ekarriko ditu.
Aparkaleku hauek egiteak arazoak sortuko lituzke: Batetik, trafikoa horra bideratuko litzateke eta honek itzelezko auto pilaketak ekarriko lituzke, bai Mendexako auzoetan, bai Lekeition; bestetik, autoak aparkalekura sartzeko bide berri bat zabaldu beharko litzateke, irteteko beste bat, oinezkoak hondartzara jaisteko ere beste bat… gastua eta porlana!
Ingurumenari eraso ikaragarria egingo litzaioke.
Inguru honetan interes bereziko animaliak eta landareak daude eta, duela bi hilabete, Lea ibaiak errekonozimendu berezia jaso du Europan, “ Interes handiko gune naturala” izendatua izan da. Aparkalekuak egundoko kaltea eragingo luke inguruan: orografia aldetik, kutsadura aldetik edo, eta, paisai aldaketari dagokionean, ….
Triskantza guztia udako bi hilabeteetan kanpotik datozen autoak aparkatzeko?
GURE ALTERNATIBAK
Arazoa udalaz gaindikoa da eta konponbide orokorragoa behar du.
Benetako disuasio-neurriak hartzea izango litzateke konponbidea: esate baterako, garraio publikoa egokitu, autobus zerbitzu zabalagoa jarriz, berdin Lekeitioko aparkalekuetatik zein gure herritik.
Oinezkoei edo bizikletaz datozenei bidea erraztu edota saritu egin beharko genituzke. Jendea autoa hartzera animatzen badugu,ez dugu sekula irtenbiderik aurkituko.
Karraspioko eta Lea ibaiko ingurumena zaindu eta babestu. Nahiko astakeri egin ziren bere egunean!
HIRI PARKEA
ZERTARAKO NAHI DUGU MENDEXAN “HIRI PARKE” BAT? BILBON, DONOSTIAN, EDO BESTE HIRI BATEAN, AUSKALO, BAINA MENDEXAN? PARKERA JUAN BEHARKO GARA MENDIXARROK HAIZE BILA ?
1.Ingurune honetan, gaur gaurkoz, ezin da eraiki, babestutako ingurunea da eta hala jarraitu beharko luke.
2. Gune honetan, badira hainbestezuhaitz katalogatuak daudenak, babestuak. Ezin dituztenez ukitu arbola hauek, parke urbano bat egitea proposatzen digute, aurpegi gogorraz. Norentzat? Da gure galdera.
3. Parke hau ez litzateke herritarren zerbitzurako izango, erdigunetik urruti samar dago eta. Izatekotan ere, egin nahi den eraikuntza berriko bizilagunentzat izango litzateke, azken finean, interes pribaturako.
4. Inguru hau “hiri-lurra” izendatzeak etorkizunari begira arriskuak dakartza: gune honi etxez eta errepidez inguratua izateak ez dio kalte baino egingo; bestetik, hiri-lur izendatzeak 3.000m2 lur, orain gune natural bat dena, porlanez beteko lukete.
GURE ALTERNATIBAK
Inguru guztiari daukan garrantzia eta babesa eman, horrela azalduz herri araudian.
Inguruko garapenerako batzorde zabal bat sortzea teknikari, herritar eta udalak osatua.
Mendixako auzo bideak, mendi bideak eta bide zaharrak berreskuratu eta konpondu. Paseorako eta harremanetarako guneak sortu ditzakegu orain ia galduta dauden bideak txukunduz gero
Utzi natura paketan. Parkea aparkalekuz eta etxez inguratua? Eta errepide berri batez inguratua?