Gaur, 2012ko otsailaren 29an, asteazkena, Ezpitsua, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeak komunikabideengana jotzen dugu honako hau aurkezteko:
Bai 2008an eta baita 2011ko maiatzean ere Oiolako Urtegira konektatu egotea salatu genuen; KONTSUMO ETA OSASUN SAILAREN, BARAKALDOKO UDALETXEAREN, IHOBE SOZIETATE PUBLIKOAREN, URAren eta BILBAO BIZKAIA UR PATZUERGOAREN aurrean. Salaketa jarri izanagatik legearen ikuspegitik gu kasu honen parte gara eta ondorioz, Oiola eta Lindanoaren inguruan ematen diren pausu guztien berri idatziz jaso beharko genituzke. Baina, 2011an gertatu zen bezala oraingoan ere ez dugu inolako informaziorik jaso eta erakunde publikoek hartutako azkenengo erabakiak komunikabideei esker ezagutu ditugu.
2008ko uztailean, urtegi honek, legediak LINDANOrako ezartzen dituen balioak gainditu zituen eta gutxienez 3 hilabetez kutsatutako ur hau edan eta erabili genuen. Gizakion osasunerako arriskutsua izateagatik, Osasun Sailak urtegi hau ixtea erabaki zuen.
2011ko maiatzean, Osasun Sailak konexioa baimendu zuen baina bi baldintzekin: segurtasun protokoloa eta alarma sarea izatea, badaezpada kutsatzailea berriro agertzen zen. Alarma sare honek ez du inoiz modu egokian funtzionatu, horregatik 2011ko azaroan Osasun Sailak Barakaldoko Udaletxeari urtegi hau ixteko agindua eman zion. Baina, 2012ko otsailaren 12ra arte ez zuten urtegia itxi hau da, agindua eman eta ia-ia 3 hilabete beranduago. Azkenengo datu hau guk egindako ikerketei esker lortu dugu, ez baitugu inolako informaziorik jaso gorago azaldu dugun bezala.
2011ko abenduan eman ziren ur jasen ondorioz protokoloak ezartzen duen segurtasun emaria, 50l/s (50 litro segundoko), gainditu zen eta honek momentu hartan urtegian kutsatzaile honen kantitatea 25ng/L (25 nanogramo litro bakoitzeko) baino handiagoa zela esan nahi du. Beraz, alarma sistemak modu egokian funtzionatu izan balu urtegia itxita egon beharko litzateke eta segurtasun protokoloari so eginez gero 6 hilabetez gutxienez. Baina, egoera oso bestelakoa izan zenez honako galdera hauek egiten dizkiogu geure buruari:
Nolakoa izan da abendua eta otsailaren artean kontsumitu dugun uraren kalitatea?
Agintariek Lindanoa gantz ehunean metatzen den kutsatzaile astuna dela kontuan hartzen dute? Eta ondorioz dosi bakoitza aurrekoari eta ondorengoari gehitu behar zaiola?
Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ikerketak ezin izan du LINDANOaren iturria zein den aurkitu, hala ere kutsatzailea hau Ángela izeneko erreka baten urek garraiatzen dutela jakin izan dute. Baina erreka hau ezin da desbideratu kutsadura urtegitik behera dauden uretatik zabalduko litzatekeelako.
Baina, kutsadura ez al da zabaltzen guk ura hartu eta gure gorputzetatik hedatzen denean?
Urtegiko urak Basatxuko estazioaren bidez banatzen dira. Europar Batzordeak uretan fluoruro maila handiegia izateagatik Basatxuko estazioari ohartarazpen bat ezarri zion.
Hau guztiagatik geure buruari honako galderak egiten dizkiogu:
Barakaldoko ura edatea eta erabiltzea segurua al da?
Nork erabaki behar du barakaldarrok ur hau edateko eta erabiltzeko arriskua onartu nahi dugun?
Honako bi aitzakia erabili daitezke, gure Udaletxeak egiten duen bezala; alde batetik, Patzuergoko ura hartzea garestiegia dela, herritarrok beti diru kopuru berbera ordaintzen dugun arren eta beste aldetik, kutsaduraren iturria Galdamesen dagoela eta urtegia Trapagan?
Baina, ez al gaitu Udaletxeak ur kutsatu hori edatera behartzen?
Gure erantzuna sinplea da:
Guk, kontsumitzaileok gara gurea eta gure senitartekoen osasuna arriskatu nahi dugun erabaki behar dugunok.
Azkenik instituzio publikoei honako hau eskatzen diegu:
Oraingoan ere, 2011an parte hartzaileak diren instituzioei eta 2011ko urriaren 7an mozio baten bidez Udaletxeari egin genion eskaera, 2011ko azaroren 3an Alkateak ez zuen hau osoko bilkuran eztabaidatzea nahi izan, berbera egiten diegu:
Momentuz, Oiola gure ur hornidurara ez konektatzea.
Jarraipen batzorde bat sortzea zeresana daukaten eragile guztiekin, herritarrak barne.
Ikerketen, balorazioen, konklusioen eta ematen diren aldaketa guztiei buruzko informazioa guri helaraztea.
Aurreko eskaera bete eta gero, alegazioak egiteko epe bat zehaztea.
Aurkeztutako idazki guztiak erantzutea.
Honekin batera gure Udaletxeari honako hau eskatzen diogu:
Herritarren iritzia kontuan hartu gabe erabakirik ez hartzea.
Gurea eta gure senitartekoen osasuna sos batzuk aurrezteko ez arriskatzea.
Herritarroi arrisku hau onartzeko prest gauden galdetzeko herri kontsulta bat egitea.
Gaur, gure zinegotziei gure salaketak eta aldarrikapenak babesteko eskatu nahi diegu. Zuhurtasun-Printzipioa oinarritzat hartu, herritar guztien onerako izango diren neurriak hartuz, etorkizunean arazo hau modu egokian kudeatu ez izanagatik sor daitezkeen kalteak ekiditeko.
Barakaldarra,
OSASUN ESKUBIDEAK DAUZKAGULAKO
Gai honek kezkatzen bazaitu, Udaletxean salaketa bat
Ez utzi zure senideen eta zure osasunarekin jolastu dezaten