Albistea

  • Eguzki-ren jarrera M-29ari: Gelditu gure bizimoduaren eta ustiaketaren inguruan gogoeta egiteko

    2012-03-26
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKIk, ingurumenaren defentsan lan egiten duen erakundea eta mugimendu ekologistaren parte den heinean, martxoaren 29an burutuko den greba orokorraren harira gogoeta bat egitera gonbidatu nahi gaitu

    eguz logoa sakona beltza1

    Gogoeta hau, ekoizpen ereduetatik haratago doa, izan ere oinarria gaur egungo bizimoduan dago, gure amalurra etengabe gainustiatzen dugun honetan. Modu honetan, ingurumen ikuspegia eta ikuspegi soziala daukan Euskal Herrian ospatuko den greba orokor honek aukera ezin hobea eskaintzen digu ingurumen krisi honetara eraman gaituen eredu ekonomiko bidegabea salatzeko. Baina, barne hausnarketa hau ezin da gure egutegietan gorriz pintatuta dagoen egun zehatz batetara mugatu izan ere, aztertu beharreko kontuen garrantzia hain da handia, prozesu honek martxoaren 29aren ondoren ere jarraipena izan beharko lukeela. Murrizketa sozialen inguruan aritzen garenean, mugimendu ekologistak naturaren aurkako erasoak eta neurririk gabeko hazkundea lortzearren, baliabideen gainustiapena salatzen dugu. Gutxi batzuei onurak ekarriko dizkieten politikak, gizakiak eta baliabide naturalak errespetatuko dituzten estrategia politikoei, gure planetaren biziraupena bermatuko dutenak, gainjartzen zaizkie. Iraunkortasunean oinarritutako estrategiak gailendu beharko lirateke, ingurumen balioek eta balore sozialek dagokien lekua izan dezaten eta balore eta eskubide krisi honetara eraman gaituen hazkunde ekonomikoa alde batera utziko dutenak. Izan ere, egungo krisia ez da soilik ekonomikoa, bizimodua, ekoizpen metodoak, kultura eta ingurumena ere krisian daude. Gastu militarra, bankuei eskainitako laguntza, gure ingurune hurbilean dauden baliabide energetiko eta ingurumen baliabideen neurririk gabeko erabilera, oinarrizko baliabideen eta ondasunen eraldaketa, uraren, lurzoruaren, azpi-zoruaren, fauna eta floraren ustiapena etab. hauek gure gizarteak inolako mugarik gabe ustiatzeko, kontsumitzeko, daukan nahiaren adibide batzuk baino ez dira. Nahiz eta estatuek nazioarteko zenbait akordio, hitzarmen sinatzen dituzten, Kioto-ko Protokoloa horietariko bat da, gero ez dituzte betetzen hazkundea lortzeko trabak direnaren aitzakiarekin. Merkatuen liberalizazioaren eta murrizketa sozialen aurkako eta gure baliabideen, bizi kalitatearen, kontsumoaren eta ingurumenaren aldeko erantzun sozial eta sindikala ematen dugunean, gelditu egin behar gara. Gelditu behar gara, gelditu, hausnarketa bat egiteko gainustiapen honen parte ez izateko eta gure baserritarren eta lurzoruen egoera hobetuko duen kalitatezko ekoizpen eta kontsumo eredu baten alde egiteko eta garraioaren inpaktua, karbono isurketak eta beste herrialdeekiko dugun menpekotasuna murrizteko. Mugimendu ekologista, ezin gara arazo honetatik at egon eta beste eredu ekonomikoaren eta bestelako politiken alde mobilizatu behar gara. Arrazoi hauek guztiengatik, EGUZKIk martxoaren 29 baino lehen, egunean bertan eta ondoren gelditu eta gogoeta bat egiteko daukan asmoa argi eta garbi adierazi nahi du. Gogoeta honetan, gutxiengo baten onura soilik bilatzen duen eredu ekonomikorantz eraman gaituzten lan politikak eta politika sozialak aztertuko ditugu. Pausu hau eman beharra daukagu, beste gizarte eredu bat lortzeko bidean, baliabideekiko, pertsonekiko eta eskubide sozial eta lan eskubideekiko errespetua izango duena. Guztion artean hau eraiki dezagun, gelditu eta gogoeta egin behar dugu. EGUZKI Talde Ekologista 2012ko martxoaren 26an Tf.688662532 eguzki.eguzki@gmail.com http://www.eguzki.org


    Partekatu - Compartelo