“JAIZKIBEL AMA HARRIA” egitasmoak Jaizkibel-Ulia lur eta itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta duen garrantzia gizartera zabaldu eta merezi duen balioa emateko helburua du.
EGUZKI ETA “JAIZKIBEL AMA HARRIA” EGITASMOA
“JAIZKIBEL AMA HARRIA” egitasmoak Jaizkibel-Ulia lur eta itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta duen garrantzia gizartera zabaldu eta merezi duen balioa emateko helburua du.
Aranzadi, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala, Oceana, Luberri, EHU, EIBE eta abarrek buruturiko azken azterketa zientifikoek argi utzi dute Jaizkibel-Ulia itsas eta zein lurtar altxor geologikoa dela. Bertan, munduan bakarrak diren geofromak aurkitu dira (zientziarentzat berriak diren nodulu, konkrezio, paramoudra, iknofosil eta abar) Honetaz gain, bertako bioaniztasun itsastar, zein lurtarra, aurrehistoriako eta historiako aberastasuna goraipatzen da. Hau guztia, zientzia, kultura eta ingurumen balio kalkula ezinekin batera.
Egitasmoaren testu ingurua eta muina honako bi adierazpenetan datza: Lurraren Memoriaren Eskubideei buruzko Nazioarteko Adierazpenean oinarritzen da (Dignen 1991an 30 herrialdetako ehun-tik gora adituk sinatua) eta 1998ko Ondare Geologikoaren Gironako Adierazpenean. Bertan biltzen dira; liburu bat egitea, dokumental bat, argazki erakusketa mugikorra eta Web guren bat besteak beste, guztiak helburu dibulgatzaile eta hezigarriekin.
Hau dela eta, EGUZKItik (Talde ekologista) egitasmo honi hedapena emateko ardura hartu dugu eta bertan aktiboki parte hartu. Horretarako gure eginbehar nagusia talde, ingurumen elkarte, ekologista eta abarrekin kontaktuan jartzea eta egitasmoaren berri ematea izango da. Atxikimenduak lortzeko helburuarekin eta egitasmoak merezi duen garrantzia eskaintzeko Euskal Herri mailan eta mundu mailan ere.
EGUZKIren helburua, lantalde, zientzialari eta egitasmoan parte hartzen duten ekologista eta naturazaleen arteko lotura bihurtzea da ” JAIZKIBEL-ULIA GEOLOGIA ETA BIOANIZTASUN ONDAREAREN NAZIOARTEKO EGITASMOA”-n jasotzen diren ekintzetan azaltzen den moduan. Bertan, Euskal Herriko kostaldeko Geoparkearen izendapena Jaizkibel-Uliara zabaltzea da eta itsas eremua NATURA 2000 sarean sartzea.
Ohar interesgarri moduan, Gipuzkoako lehen biztanleak Jaizkibelen bizi eta hil zirela azpimarratzea dago, ARANZADIko zientzilariek duela 8.300urteko hilobi bat aurkitu eta aztertu bai dute. Oraingoz lehenengo hilobia Euskal Herrian.
Jaizkibel-Ulia-ko itsas hondoko inguruak itsaslabar eta lur eremuaren jarraipena dira eta formazio geologikotan aberatsa (geoforma, paramoudra, arroil, leize, itsaslabar eta abar) berauek ere. Honetaz gain, itsas bioaniztasun ikaragarria dago bertan, hala ere, aberastasun guzti honek ez du inolako babes neurririk edo izendapenik.
Hau guztia dela eta, EGUZKItik, beharrezko den babesa eskatuko diogu gizarteri, ekologistei, ingurumenzaleei, naturazaleei eta abarrei lan talde eta zientzialariekin batera aldarrika dezagun:
1.-JAIZKIBEL-ULIAKO ITSAS EREMUAREN BABESA NATURA 2000 SAREAN SARTUZ; EUSKADIKO BIOLOGOEN ESKOLA OFIZIALAK ETA OCEANA ERAKUNDE INTERNAZIONALAK BULTZATUTAKO PROPOSAMENAREN ALDE AGERTZEN GARA.
2.- EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA JAIZKIBEL-ULIA GUZTIRA ZABALTZEA, BAITA BERE ITSASPEKO GEOFORMA, ARROIL ETA BARRUNBEETARA ERE.
Bitxia eta azalezina da , itsas eremu hau, Europako natur gune babestuen sarean ez sartzeagatik (Natura 2000 sarea) Eusko Jaurlaritzatik inolako babesik gabe aurkitzea, eta Jaizkibeleko itsaslabarretan eraiki nahi den kanpoko portuak larriki meatxatua egotea.