Eguzkik AHTaren aurkako ekintzaileekiko elkartasuna
2012-05-29
Partekatu - Compartelo
EGUZKI Talde Ekologistak bere elkartasuna adierazi nahi die bihar, maiatzak 29, goizeko 9:30tan Donostian epaituak izango diren hamaika pertsonei. Horretaz gain, AHTaren Aurkako Asanbladak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten du.
EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK AHTaren AURKAKO EKINTZAILEEKIKO ELKARTASUNA ADIERAZI NAHI DU
EGUZKI Talde Ekologistak bere elkartasuna adierazi nahi die bihar, maiatzak 29, goizeko 9:30tan Donostian epaituak izango diren hamaika pertsonei. Horretaz gain, AHTaren Aurkako Asanbladak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten du.
Hauek, 2008ko abuztuaren 3an Donostiako kaleetan, “Hiria gelditu eta pentsatu” lelopean AHTaren aurka burututako ekintzan parte hartzeagatik epaituak izango dira eta fiskalak bi urteko kartzela zigorra eskatzen du.
Epaiketa hau eta martxan dauden AHtaren aurkako ekintzaileen kontrako auziak salatzeko AHTren aurkako Asanbladak kontzentrazio bat antolatu du epaiketa egunean, MAIATZAREN 29AN, ASTEARTEA, GOIZEKO 9:30tik aurrera, DONOSTIAKO EPAITEGIEN AURREAN.
Beste aldetik, proiektua aurrera dihoa eta pasadan astean, Zizurkil eta Adunako lurdesjabetzak izan ziren eta datozen asteetan, Andoainen, Hernanin, Astigarragan, eta Donostian izango dira. Lapurketa guzti hauei aurre egiteko hainbat kontzentrazio burutuko dira.
HITZORDUAK:
– Maiatzaren 29an, asteartea, Andoainen, 8.30ean Goiko Plazan
– Maiatzaren 30an, asteazkena, Hernanin. 8.30ean Udaletxe Plazan
– Ekainaren 13an, asteazkena, Donostian. 8.30ean Udaletxe parean.