EGUZKIk Oreretan antolatu dituen jardunaldien helburua argia da: ESPAINAKO GOBERNUARI GAROÑA BEREHALA IXTEKO ESKATZEA!!
MANIFESTUA: GAROÑA ITXI ORAIN!!
Zentral nuklearretan etekin ekonomikoak bilatzen dituztenek gezurra diote esaten digutenean horrelako zentralak beharrezkoak direla. Gezurra diote ere gu lasaitzeko azpimarratzen dutenean ziurrak direla. Eta gezurra diote ere merkea dela adierazten dutenean.
Ez dute gure ongizatea eta segurtasuna bilatzen, etekin ekonomikoa baizik, gizarte, material edo ingurumen mailan sor ditzaketeen kalteetan erreparatu gabe. Azken finean, zigorgabetasun osoa dute.
Hego Euskal Herriko gehiengo batek eskatzen du Garonaren itxiera, bere aktibitatearen arriskuez gain, oso zaharkitua delako, eta gure energia beharrak beste iturrietatik sor ditzakegulako, ziurragoak eta jasangarriagoak diren iturrietatik.
Ezin dugu onartu enpresen interes ekonomikoek gizartearen interesen gainetik hobestea. Zentral nuklearrek ez dute tokirik XXI. mendean, badaude jada irizpide hau onartu duten herrialdeak eta, ondorioz, itzalaldi nuklearra egiten hasi direnak.
Eguzkitik apostu irmoa egiten dugu itzalaldi nuklearra egiteko herrialde guztietan, eta energia sortzeko iturri garbiak eskatzen ditugu, denon onerako, eta ez enpresa handien etekinen aldekoak.
JARDUNALDIEN EGITARAUA:
MOZIO AURKEZPENA: Maiatzaren 29an, 18:30tan Oreretako Udaletxean.
NUKLEARREN INGURUKO ERAKUSKETA: Maiatzaren 28tik ekainaren 8ra arte Xenpeler Etxean.