Urteak daramatzagu Jaizkibel mendiaren pistetan zehar ibilgailuen presentzia ikusten. Kotxeek gune babestuetako edozein zonaldeetan aparkatzen dute,
HONDARRIBIAKO UDALEKO ALKATEARI
Jaun agurgarria.
Data hauetan urtero bezala, Hondarribiako Udalak Nekazal garapenerako arduradunaren bitartez publiko egin du udaran zehar eta urria bitartean Jaizkibelgo pistetan garraioen sarbidearen debekuaren abisua. Urtero, pisten sarreretan seinalizazioak jartzen dira eta sarbideetan kate eta zanjak ipini, baina hala eta guztiz ere, gure elkarteetatik debekua ez dela inondik ere betetzen frogatu ahal izan dugu.
Ibilgailuak Jaizkibelgo pistetan barrena sartzen jarraitzen dute harrobietaraino, eta erreketatik hurbil dauden espazioak okupatzera heltzen dira horiek kutsatuak izatea suposatu dezaketeelarik. Naturgune babestu bati buruz hitz egiten ari gara, Natura 2000 sarearen barnean dagoena eta Lurralde Antolamendurako Artezpidearen (LAA) bitartez Natur Interesgune Zonalde izendatuta dagoena. Jaizkibelek babes horien merezimendua eman dioten akuifero garrantsitsua eta ingurumen balio batzuk ditu eta pisten barnean zein kanpoan ibilgailuen presentziak eta zirkulaizoak etengabeko harriskuan jartzen ditu zonaldeko balio naturalak: akuiferoa, zohikatz habitatak, esfagnalak, errekak…
Ezezagunak zaizkigu Jaizkibelek dituen zaintza neurriak, ez dakigu Diputazioaren baso zainak zonaldean izendatutak dauden edota udal poliziari dagokion mendiaren zaintza eta eskuhartzea.
Ibilgailuak pistetan sartzearen debekuaren aurrean, inork erremediorik jarri gabe urtero ematen den arau-hauste egoera onartezina iruditzen zaigu eta uste dugu ezin dela hura ahalbidetzen jarraitu. Hondarribiako Udalak amaiera eman behar dio Jaizkibelen kontserbazioa harriskuan jartzen duten eta mendizale gehienei Jaizkibel mendiaren gozamena ezinezkoa egiten dion egoera irregular honi.
Honengatik guztiarengatik,
ESKATZEN DUGU
Pisten sarbidearen itxiera eta mugapen neurriak muturreraino eraman daitezen eta udaran zehar pistetan sartzeko debekua betearazteko etengabeko zaintza ezarri dadin.
– Hondarribiako Udalak pistetan zein onartutak ez dauden zonaldeetan ibilgailuen sarbidearen debekua betearazteko dauzkan baliabideen gaineko informazioa jaso dezagun.
– Jaizkibelen kontserbazioa eta araudia gauzatzeko lankidetzan aritzeko helburuarekin, jakin nahi genuke onartutak ez dauden espazioetan ibilgailuak ikusten baditugu udal poliziari deitu behar diogun edota Diputazioaren baso zaindariei.
– Arau-haustea ematen denean zigorraren eskumena nork duen jakin nahiko genuke