Albistea

  • Arrontegiko Parkea: Barakaldoko gune naturalak kosta ahala kosta akabatu!!

    2012-11-15
    Partekatu - Compartelo

    Ekainean, proiektua gauzatu ezkero zonaldeak zer nolako itxura izango zuen irudikatzeko muntaia bat prestatu genuen. Baina, baikorregiak izan ginen izan ere, azken asteotan burututako lanek besteak beste; hamarnaka zuhaitzak bota eta inausketak, zonaldea are gehiago eraldatuko dutela argi utzi dute.

    baraka gune naturalak

    Arrontegiko Parkea: Barakaldoko gune naturalak kosta ahala kosta akabatu!! Joandako ekainean Udal Gobernuak etxebizitza gehiago eraikitzeko, Arrontegiko Parkean egindako triskantza ekologikoa salatu genuen. Momentu hartan, finantziazio eza zela eta lanak geldirik zeuden, baina, badirudi oztopo honi aurre egiteko gai izan direla eta egun, lanak berriro martxan dira. Honen ondorio zuzena agerian da, zonalde berdeen azalera are gehiago murriztu dute. Ekainean, proiektua gauzatu ezkero zonaldeak zer nolako itxura izango zuen irudikatzeko muntaia bat prestatu genuen. Baina, baikorregiak izan ginen izan ere, azken asteotan burututako lanek besteak beste; hamarnaka zuhaitzak bota eta inausketak (ur andeletaraino ailegatu dira), zonaldea are gehiago eraldatuko dutela argi utzi dute. Eta hau guztia noren mesedetan? Proiektu honek egungo krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozial honetara eraman gaituen eredu espekulatiboaren jarraipena baino ez da. Badirudi, agintari publikoek gizarte– ongizatea bigarren edota hirugarren mailako helburutzat hartzen dutela eta oraindik ere, erabaki guztien ardatza gutxi batzuen etekin ekonomikoa dela. Gure herriaren kasuan, eredu honen ondorioz, milaka etxebizitza hutsik daude, horien artean Gorostitza edota Errekatxoko luxuzko txaletak ditugu. Azkenengo bi adibide hauek gainera beste alderdi negatibo bat daukate, etxebizitza hauek eraikitzeko Barakaldoko bi gune natural hauek erabat antropizatuak izan dira, berdeguneak porlanez estaliak izan dira. Basatxun orube erraldoi bat eta eraikin fantasmagorikoak utzi dituzte. Baina hauek ez dira adibide bakarrak, lazgarria da herri honetan azken hamarkadetan gertatzen ari dena gure azken gune naturalak zaindu edota berreskuratu ordez, Udal Gobernuak gune hauek erabat urbanizatzen eta desitxuratzen dituzten proiektuak martxan jarri ditu. BARAKALDOKO EGUZKI 2012ko azaroaren 15ean eguzkibarakaldo@gmail.com // tlf: 688 69 38 68 http://www.eguzkibarakaldo.blogspot.com.es/


    Partekatu - Compartelo