Eguzkik poztasunez hartzen du,oposizio alderdiek, Gorostitzako Hirigintza Garapenerako Plana moldatzeko PSEk aurkeztutako proiektuaren aurrean azaldu duten jarrera ezkorra.
Barakaldo Eguzkik poztasunez hartzen du, Barakaldoko Udaletxeko oposizio alderdi guztiek (PNV, PP, Bildu y Ezker Anitza-IU), Gorostitzako Hirigintza Garapenerako Plana moldatzeko PSEk aurkeztutako proiektuaren aurrean azaldu duten jarrera ezkorra. Proiektu honek, Gorostitzan aurreikusitako etxebizitza kopuruaz gain 42 gehiago eraikitzea proposatzen zuen, hau da, 65 izatetik 107 etxebizitza izatera. Honako hau, bigarren aldia da azkenengo lau urteotan, zonalde honetan, hirigintzarako eremua handitzea proposatzen dutela, 10 urtetan 23 etxebizitza bakarrik eraikiak izan diren arren. Nahiz eta azkenengo aldaketa honek eraikitako azalera handipena (etxebizitzen tamaina txikitzea da proposamena) ekarriko ez lukeen arren, egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean Udal Gobernuak etxebizitza kopurua handitzeagatik egiten duen apustuak benetan harritzen gaitu. Gainera, eraiki nahi dituzten etxebizitza idiliko hauek, ez datoz bat gure herriaren errealitatearekin, izan ere, EAEan langabezia maila handienetarikoa daukan herrietako bat da Barakaldo, urrian, 9.599 herritarrek ez zeukaten lanik (Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministeritzako datuak). Honi gehitu behar diogu, astero batez beste hiru kaleratze ematen direla eta behin baino gehiagotan salatu izan dugun arren, herrian milaka etxebizitza hutsik jarraitzen dute. Honetaz gain, ezin dugu ahaztu etxebizitza hauek uholde lautada baten gainean eraikiak izan direla. Zonalde hauek ibaiaren menpe daude eta aldizka urak estaltzen ditu. Uholde-arrisku Eremuen Kartografia Sistema Nazionalaren arabera, zonalde hauetan eraiki izanagatik, ematen diren hondamendiek sortutako giza-kalteek eta kalte materialek, batez besteko urteko BPGaren %0,1ko kostu ekonomikoa daukate. Halaber, arazo honen ondorioz, 2033ra arte urtero 800 miloi euroko diru galera ematea aurreikusita dago. PSEren proiektuek Barakaldoko azken gune naturalak suntsitzen jarraitzen dituzte. Honen ondorioz, gure herriko ingurumen baliabideen kalitatea etengabe jaisten ari da eta baita, natura eta aisialdia bateratzeko erabili ditzakegun eremuen kopurua ere. Gure ustez, badira ingurumen-arrazoi eta arrazoi sozial nahikoak bai Gorostitza eta baita Errekatxon aurrera eramaten ari diren lanak bertan behera ustea eskatzeko. Bide batez, Udal Gobernuari etxebizitza sozialak eraikitzeko proiektuak martxan jartzea eskatzen diogu, barakaldarren benetako beharrei aurre egiteko, erosteko ahamen altua daukaten horientzako hirigintza proiektuak alde batera utziz. Barakaldon, 2012ko abenduaren 1ean EGUZKI BARAKALDO www.eguzkibarakaldo.blogspot.com eguzkibarakaldo@gmail.com Tf.: 688 69 38 68