Albistea

  • Eguzkik Errenteria-Oreretako Udalari eskatzen dio Gipuzkoako Foru aldundiari bideratzeko Añarbe 1000 Hektareako baso erreserba sortzeko eskaera

    2013-01-18
    Partekatu - Compartelo

    Añarbe Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dago, beraz, Natura 2000 Sareak babestua,

    imagesOarsalde Añarbe 18-03-2014

     

     

     

    ALKATEARI, INGURUMEN BATZORDEARI ETA INGURUMEN AHOLKU
    KONTSEILUARI

    Añarbe Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dago, beraz, Natura 2000 Sareak babestua, eta denok jabetzen gara zein garrantzitsua den gure habitat, espezie eta Añarbeko uraren kalitate zaintzea, Gipuzkoako biztanlegoaren erdia baino gehiagok hortik jasotzen baitu edateko ura. Horregatik, horren alde egiten dugun guztiak eragin zuzena izango du Errenteria-Oreretako zein Donostialdeko eta Oarsoaldeko herritarengan.

    Añarbe leku berezia da. Bertan aristi eta pagodi oparoaz gain, Gipuzkoan eta Bizkaian ia ez dauden animaliak topa ditzakegu. Horregatik Erenteria-Oreretako Udalak 2006tik behin baino gehiagotan azaldu da gune honen babesa zabaltzearen alde, eta 1000 Ha.ko baso erreserba sortzearen alde.

    2010ean Eguzkik, beste elkarte eta gizarte eragileekin batera, “Añarbe 1000” kanpaina
    burutu zuen, baso erreserba sortzearen aldeko mezua zabaltzeko, eta Errenteria-Oreretako Udalari laguntzeko baso publikoen babesa zabaltzeko jarrera horretan, Tokiko Agenda 21 markoaren baitan.

    Oarsoaldeko Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak Erenteria_Oreretako Udalari eskatzen dio Gizpuzkoako Foru Aldundiari berriro bideratzeko 2006an eta 2009an gai honekiko hartutako akordio eta konpromezuak -gaur egungo korporazioak bat egiten
    baitu horiekin-, dagokion erakundeak behar diren neurriak hartzeko Añarbeko baso ereserba behingoz gauzatzeko, denbora luze igaro baita eta gaia erabat geldi baitago, inolako azalpenik gabe.

    Oarsoaldeko EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra


    Partekatu - Compartelo