Albistea

  • Kontzesioa iraungitako Yurritako presaren eraispenerako Aldundiari eta Oiartzungo Udalari laguntza eskatu die Eguzkik

    2014-11-15
    Partekatu - Compartelo

    2014-05-02 18.52.27_2Iturria: Oiartzungo hitza.

    Iurritako presa eraisteko bidea has dadila eskatu du Eguzkik

    Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, bai Oiartzungo Udalari zein Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu die Iurritako presa eraisteko bidean urratsak egin ditzaten. Izan ere, horren kontzesioa, Eguzkiren arabera, ez da aspalditik erabiltzen. Eta Oiartzungo udalerriaren lur eremuan dagoenez presa, Ura agentziak —hark du kontzesioa– kontzesioa uko egin diezaion nahi du Eguzkik. Horretarako, besteak beste, udalak nahiz aldundiak eskaera egin beharko lukete, Ura tramitazioarekin hasteko.

    Presa eraistea, Eguzkiren arabera, Oiartzun ibaiaren ekosistemen eta bioaniztasunaren errekuperaziorako hasitako bidean beste urrats bat litzateke. Hala, aurretik bide horretan Oiartzungo Udalak zein aldundiak egindako pausoak gogorarazi ditu Eguzkik, eta horiekin bat egiten duela adierazi du.

    2013-08-23 11.39.23_2 2014-05-02 18.52.42_2


    Partekatu - Compartelo