130 lagunek AHTren aurkako elkarretaratzean Tolosan
2014-11-23
Partekatu - Compartelo
Lurraren defentsan, AHTrik ez!
Gaur larunbata 22 Tolosan bildu gara AHTa bera zein bultzatzaileak salatzeko. Badirudi berariaz Hernialdeko zuloagatik bildu garela, baina ez da hala. Onartu beharra dago bultzada bat eman digula, zeren, lazgarria da horrelako zulo bat egon eta inori ezer esan gabe Eusko Jaurlaritzak denon gainetik pasatu nahi izatea; baina ez da horretan bakarrik geratzen.
Bazter ugaritan ditugu AHTren lanak eta aldi oro dago arriskua. Orain Hernialdeko zuloa dugu, zein, handitzen ari den, baina, eta Zumarragako lurjausiak? Eta Udalaitzeko ur-erorketak? Eta orain arte hildako langileak? Eta abar luze bat erantsi diezaiokegu. Bultzatzaileei dagokionean, batetik, politikariak ditugu, esaterako, Eusko Jaurlaritzan dugun EAJ-PNV, zeintzuek herritarroi zerbitzu publikoak kenduaz diru ugari poltsikoratzen duten AHT bezalako proiektuen bidez. Bestetik, enpresa pribatuak ditugu. Hauek, oso ondo eramaten dira aipatu ditugun politikariekin eta elkarri babestuz, ustelkeri ugari ditugu ikusgai. Hori bai; orain behintzat, onartezintzat jotzen da eta edozer dela ere, informazioa jasotzeko eskubidea dugu (nahiz eta errealitatean ez eduki nahi haina). Tentuz ibili behar dugu, zeren, TTIP izeneko merkatu libreko hitzarmena aurrera badoa, egoerak okerrera egin dezake. Hitzarmenak enpresa handien erregulazioen gutxitzea ekarriko luke eta estatuko hainbat legeren aurrean, Europa mailan dauden arbitraje pribatuak direla eta, garaile izango lirateke. Hau jakinik, ez dugu inondik inora TTIP hitzarmena onartzen.
Amaitzeko, salaketa ez da gaurko elkarretaratzearekin amaitzen. AHTren lank aurrera doazen bezala, geuk ere salatzen eta borrokatzen jarraituko dugu. Hori dela eta, datorren abenduaren 7an, 17etan Durangoko Azokan Proiektu Handi Inposatu eta Ezdeusen aurka egongo den elkarretaratzera dei egiten dugu.