Albistea

  • Gastu militarrak eta AHT-ak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu

    2014-12-30
    Partekatu - Compartelo

    AHT bilbo 1 2014-12-30Gaur, asteartea abenduaren 30an Bilbon AHTren aurka eta gizarte eskubideen alde eginez hainbat antimilitarista haur oihaletan kontzentratu dira Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan (Gran Vía 85) eta Espainiar Gobernuak Moyuan duen Azpiordezkaritzan.Laburbilduz AHTak eta gastu militarrek gizartearen beharrekin zerikusirik ez izateaz gain dakarten xahuketak oso eragin kaltegarriak dituzte ospitale eta eskola gehiago eraikitzea beharrezkoa denean edota aurrekontu haundiago behar denean gizarte bazterkeria edo langabezia pairatzen duten familiek dagokien prestazioak jaso ditzaten.

    AGIRIA:

    Gaur, asteartea, abenduaren 30an, Bilbon, AHTren aurka, eta  gizarte eskubideen alde eginez, hainbat antimilitarista haur-oihaletan kontzentratu dira Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzan eta Espainiar Gobernuak Moyuan duen Azpiordezkaritzan.

     Ekintza honek, gastu militarrak eta AHTak administrazioen baliabide ekonomikoetan  egiten duten odolustea salatu nahi du. Diru-xahuketa honen eragina are larriagoa bihurtzen dute egungo krisialdi ekonomikoak eta gizarte murrizketek.

    AHT Bilbo 2 2014-12-30 Egun hauetan administrazio ezberdinek 2015eko aurrekontuak aurrera ateratzen dabiltza. Gehienek gizarte eskubideetan murrizketak egiten dituzten bitartean (osasunean, gizarte prestazioetan edo hezkuntzan) gastu militarrei eta azpiegitura  erraldoiei bideratutako partidak handitzen dituzte:

     -Ministerio, eta sail guztiak batuta, 2015ko gastu militarren aurrekontua 23.374 milioi eurokoa izango da. Espainiar Estatuak, bestetik, 32.000 milioi euroko zorra dauka armagintza konpainiekin.

     –Berriki onartutako Estatuko aurrekontu Orokorretan, gastu militarra hauek guztiak osatzen dute: Defentsa ministerioa (5.800 milioi); Klase Pasiboak y Erakunde Militarrak (5.200 milioi); “Armagintzarako eta Ejertzitoa Berriztatzeko Programen zorraren ordainketa (8.722 milioi); Barne ministerioa (2.600 milioi); eta baita Industria ministerioa  ere (624 milioi euro).

    -Estatu Espainiarrak, jada, 40.000 milioi euroko zorra du armagintza negozioarekin.

     -Aurten, 640 milioi euro bideratuko dira Hego Euskal Herrian AHTren obretarako, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Sustapen Ministerioaren artean. Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak obretako 7 urte hauetan jadanik, 2.200 milioi euro gastatu dituzte Euskal Y-an. 

     Laburbilduz, AHTak eta gastu militarrek gizartearen beharrekin zerikusirik ez izateaz gain,  dakarten xahuketak oso eragin kaltegarriak dituzte, ospitale eta eskola gehiago eraikitzea beharrezkoa denean edota aurrekontu handiago behar denean gizarte bazterkeria eta langabezia pairatzen duten familiek dagokien prestazioak jaso ditzaten.

    Protestaren antolatzaileak:

     AHT GELDITU ELKARLANA +

    KAKITZAT (Koordinakunde antimilitarista)+

    BIZKAIKO GIZARTE TALDEAK:

    Argilan, Asamblea Abierta en Defensa las Prestaciones Sociales, Berri-Otxoak, Danok Lan, Elkartzen, Mujeres del Mundo, Posada de los Abrazos, R.B.U. Taldea (Renta Básica Universal) eta SOS Arrazakeria.


    Partekatu - Compartelo